Aduna (Gipuzkoa)

Adunako baserri eta bailarak

Adunako baserri eta bailarak <p>Adunan 60 baserri baziren. Goiburu eta Elbarrena ziren bailara ezagunenak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Adunan 60 baserri baziren. Goiburu eta Elbarrena ziren bailara ezagunenak.

Transkripzioa

-Adunan zenbat baserri zian duela berroita hamar bat urte eo?
-Hirurogei bat, hola kontatzen zittuela usten det /ustet/. Txikik’e asko zian, baiño bai, izango zian hiruogei bat basarri.
-Ta bailarak nola duen izena, o auzok eta?
-Ba, hemen genealian Goiburu ta Elbarrena izaten zan.
-Bi hoietxek?
-Bi hoitxek. Beste baillaraik hemen holako zeaik, hor Lardi aldia zan, esaten ziyen, bailarra Lardi hoi, baiño handik aurrea, nik ez det sumatu izandu, gero herri txikiya baiño hain zan bilduba hau. Ta nik hola baillarak hemen, Lardi aldi hortantxe, hor pixkat bi hiru etxe, pixkat hauzkaldeaxo dialako, hortxe Lardi bailara. Beste bailarik ez det hola sumatu izandu. Elbarrena ta Goiburukua.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia