Bergara (Gipuzkoa)

Baserri giroa; Kofradiak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-058-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Osintxuko kofradiak. Behia hiltzen zen eta "puestia" egoten zen. Okela hura baserrien artean banatzen zuten. Abadeari okela-zati onenak ematen zitzaizkion.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Osintxun orduan kofradixak-eta zela eitten ziran?
- M: Kofradixak, e... Ba, orduan be behixa hiltzen zan hemen...
- Behixa ala txahala?
- M: Oin txahala, baiña orduen behixa hiltzen zan. Behixa hiltzen zan eta puestia esaten jakon, egosteko, iztarrak, iztarra edo kentzen otsen. Ta beste geindikua, sobratzen zana, etxe bakoitzak [rekogitzen] eban. Porejenplo, apuntauta egoten da, ezta? Bueno, ba, sobratzen zan okela haura, oin karnazeruak hartzen jaue, ta behixa nola izaten zan haundixaua...
- E: Elizpian partitzen zan orduan.
- M: Bai, elizpian partitzen zan. Eta, ba, eruten zan bakoitzari tokatzen jakona. Kilo bat edo kilo ta erdi edo... tokatzen zana, basarrixak atzera jasotzen eban hori, haura okela haura.
- E: Neu be akordatzen naiz...
- M: Ta gero egosten zan haura eta odolostiek be eitten zien orduen.
- E: Baitta. Geure behien be eitten zien odolostiek.
- M: Bai, odolostiek eitten zittuen. Eta... haretxek jan ta...
- Ta behixa zela izaten zan, txandaka izaten zan ala...?
- M: Bai, ointxe bezelaxe.
- E: Baiña kalekuak sekula ez zaban ein e!
- M: Ez, ez, basarrikuek.
- E: Basarrikuek bakarrik.
- M: Basarrikuek bakarrik, bai.
- Ta abadiari emoten jakon eze?
- M: Abadiari emoten jakon onen danak.
- E: Bai, solomillua, mingaiña...
- M: Solomillo, mingaiña... eta... ostien emongo otsen iztarreko okela... ez dakit nik, iztarrak egosi eitten zien ala ze eitten zan...
- E: Onena behintzat esaten zaben.
- M: ... Baiña bastante gauza emoten jakon abadiari orduen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia