Bergara (Gipuzkoa)

Sineskerak; Sorginen kontuak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-058-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Umetan, ipuinak sutondoan. Sorginen kontuak. Kalabazari begi-zuloak egin, kandela bat barruan sartu eta horren inguruko ipuinak. Armak gehitzearekin batera desagertu ziren kontu horrek guztiok.

Transkripzioa

- Zuek txikixak ziñatenian, neguan ta ipuiñak kontatzen ta pasatzen ziñuen denporia? Kontu zaharrak eta... jakingo dittuzu zuk batzuk.
- M: Aittajunak eta, aittajunak [eitten eban].
- E: Sutonduan jarritta.
- M: Bai, bai... [...]
- Doktriñia ta esaten giñuan guk baitta.
- E: Bai... doktriñia ez, hola... ipoiñak.
- Ta ze ipuin edo ze? Sorgiñen kontuak eta bazian?
- M: Sorgiñen kontuak bai. Sorgiñak halako lekutan baziela ta... Sorgiña ordun asko zan. Baiña tirua jarri zanian derrepente danak ezkutau zien.
- E: Ta, Merzedes, azkenengo, zu akordauko zara, hemen txaran urtetzen zebela...
- M: Bai, bai, bai.
- E: Hau izan zan ona. Gero horra jentia etorri eitten zan kanpotik be e!
- M: Pentsaik!
- E: Sekulako argixak-eta ikusten ziela ta geu be juaten giñan ta hamen armia sartu zanian danak desaparezidu zian.
- M: Bai ba! Pertsonak zien! Kalabaziari eitten otsan, ipiñi kalabazia [puntan baten] bai, ta ein begi-zuluak ta ahua be bai eta kandelia barruan biztuta ta bildurgarrixa haura. Ni akordatzen naiz [Azkortako] Eladion entzueria, zuk ezautu be bai...
- E: Eladio? Bai, ezautzen [neban].
- M: Eladio, gizon haundi bat zan...
- [...]
- M: Haura Bergaratik badator ta [... geruao ta haundixao] eitten ei jakon zeozer, [...], ta geruao ta haundixao eitten ei jakon... zihero bildurtuta [...n] lo einda etxera juandakua hauraxe be! Bai, dana sorgiña zan orduen! Gure aittari entzunda nao ni, katu marrusarak baiña ikeragarrixak! Hor [...torre] aldien. Haura [...] etxera. Ta bildurtuta haura be! Baiña baten batzuk eindako marrusarak! Ordun danak sorgin ta personak zien, tontolapiko pilla bat.
- Orduan zuk ez ziñuan siñisten holako ipuiñetan...
- M: Bee...! Nik e... ez dakit nik siñisten neban baiña... Ez siñistia hobe neban orduan be ta oin... Orduen holakotxe tontakerixak eitten zittuen. Ta gero, ba, pistolia jarri zanian, dana zihero emendau.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia