Bergara (Gipuzkoa)

Abereak perratzeko erabiltzen zuen teknika

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-003-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Perratzailea ona denean animaliak ez du sufritzen. Perratzeko erabiltzen zuen teknika.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta ganauak sufridu eitten zeban?
- Ez. Bueno sufritzen dau... kaskuak eukitzen dau holako barra bat, atzazkala edo esaten jakona, ta barruan okelia dauka, ta han giltzia sartu bihar da, okelia ikutu barik. Horixe da perratzailliak daukan meritua.
- Teknikia, ez?
- Bai, teknikia; zuk eusten badozu [barru samarretik], ikutzen [jatzu] odolian eta gero eitten da errandu, hankia eitten da mindd. Ta hori gaizki dao, josi biher da gogorretik.
- Ganaua dominatzeko, surretik edo [...] ... oratzeko?
- Ez, ez, ez. Uztarrixa ipintzen jakon buruan eta gero lotu eitten da gora. Burua be bai ta hankak be bai, lotu eitten dia.
- Eta uztarrixa ipintzen jatzuen jasotzeko?
- Batzuk uztarrixa ta beste batzuk... Guk uztarrixakin eitten giñuan, beste batzuk badare uztarri barik, beste katxarro bat adarretan lotu ta eitten dabenak, baiña uztarrixa da hobia, hobeto lotzen da ganaua.
- Uztarrixa... bi uztartzeko uztarri bi edo espeziala?
- Ez, ez, ez, bakarra. Uztarri bat.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia