Bergara (Gipuzkoa)

Perratzeko erabiltzen ziren tresnak; perratokia

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-003-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Perratzeko prozesua nolakoa zen; erabiltzen ziren tresnak. Perratokia zelakoa zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kontauko dozu pixkat zela zan? Zelan eitten ziñuen dana?
- Zela eitten ziñuen, zela zan. Hori. Honek ez dabe ikusi sekula; nik ikusi dot. Zela lotu ganaua eta aber...
- Ganaua jasotzen da... Aurrian eruaten dau korrea bat ta atzian tabla bat, atze partian, ta jasotzen da gora.
- Poleiakin...
- Eskuakin be bai ta poleakin. Guk poleakin [daukau] ipinitta.
- Nik poleakin zuenian ikusitta.
- Ta gero hartzen dia hankak, gora, sokiakin lotu ta han nahi dana eitten jako ganauai.
- Eske behetik datoz lau hanka...
- Bai, lau zutiko die.
- Ta haretara lotzen jakue.
- Ze izen dauka horrek?
- Perratokixa.
- Bai, perratokixa, baiña izen, hola... ixotzeko tabla horrek-eta izenen bat zeukan berezixa?
- Ez, armazoi bat izaten da ta... Perratokixa, nik beste izenik eztakit, perratokixa. Gero pujamante esaten jako, halako katxarro batekin...
- Zela?
- Pujamantia. Azpixa leundu eitten da puskat, kaskua, batzuri hazi eitten jakue eta moztu, leundu puskat, ta gero perria asentau, asentau biher izeten da harek be iñun miñik ez deixen emon edo, ta gero josi eitten da, bost giltze, sei be bai, laukuak be izeten die, lau zulokuak be.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia