Bergara

Hedadura handiko udalerria da eta hainbat auzo ditu. Horien artean Ubera, Angiozar eta Elosu nabarmendu behar dira, historiaz eta hizkeraz bereziak direlako. Bergarako Udalak indar eta ahalegin berezia egin du herriko hizkera jaso eta zabaltzeko. Besteak beste, toponimia, lanbide zaharrak, euskalkia eta hiztegia jaso ditu. Azken urteotan, 30 urteotan egindako grabazio guztiak jaso eta landu dira Ahotsak proiektuan. 

  • Hizlariak: 210
  • Zintak: 335
  • Pasarteak: 4.046
  • Transkribatutakoak: 678
  • Audioak: 622
  • Bideoak: 2.921

Geolokalizatutako pasarteak

Hizlariak

# Hizlaria
201 Ubera Zabala, Maria Angeles (1944) Bideoaren ikonoa
202 Ugalde Alberdi, Blas (1923) Bideoaren ikonoa
203 Unamuno Mujika, Benita (1905-1992) Transkripzioaren ikonoa Audioaren ikonoa
204 UNED
205 Uribesalgo Bengoa, Asuntxi (1928-2020) Bideoaren ikonoa
206 Urrutia Makazaga, Benigno (1933) Transkripzioaren ikonoa
207 Urzelai Gantxegi, Lucio (1922-2009) Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
208 Zelaia Etxeberria, Karmentxu (1952) Bideoaren ikonoa
209 Zenitagoia Berriozabal, Jose Mari (1935) Transkripzioaren ikonoa
210 Zubia Larrañaga, Felix (1950) Bideoaren ikonoa
211 Zubizarreta Mujika, Begoña (1922-2011) Bideoaren ikonoa
212 Zuraren aurkezpena

Proiektuak

Laguntzaileak

Debagoieneko udalerria (Gipuzkoa) da Bergara. 14.600 biztanle ditu (%66,4 euskaldunak). Bizkaieraz hitz egiten da. Oso gertuko ditu Eibarko, Elgetako eta Soraluzeko hizkerak; ez oso urrutiko Arrasate-Aretxabaleta ingurukoak. Hedadura handiko udalerria da eta hainbat auzo ditu. Horien artean Ubera, Angiozar eta Elosu nabarmendu behar dira. Lehenengo biak Elgetako auzoak izan dira XX. mendera arte eta oraindik ere nabaria da auzoen izaeran eta hizkeran. Elosuko auzoa Azkoitiko mugan dago eta hizkera berezia da bertakoa. Euskal hiztunen portzentaje esanguratsua dela-eta UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) kidea da.

Bergarako ahotsak

Bergarako udalak indar eta ahalegin berezia egin du herriko hizkera jaso eta zabaltzeko. Besteak beste, toponimia, lanbide zaharrak eta hiztegia jaso ditu. Ahozko ondareri dagokionez, 1980-1990 hamarkadetan hainbat grabazio egin ziren, batez ere Jaione Isazelaia eta Juan Martin Elexpururen eskutik. Azken urteotan, Badihardugu euskara elkartearekin egindako hitzarmen baten bidez, 30 urteotan egindako grabazio guztiak jaso eta landu dira.

Lotura interesgarriak: Bergarako Udala, BergarakoEuskara.net, Bergarako Toponimia sarean

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia