Bergara (Gipuzkoa)

Abereak perratzearen inguruko hainbat kontu

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-003-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Perra berria ipintzea, pta.1 kobratzen zuten; perra zahar bat ezartzea, bi errial. Perra berria noiz ipini behar izaten zitzaien.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta faktura estilua edo zeoze egoten zan?
- Ez, hori eskuan pagatzen zan.
- Zenbat kobratzen zan orduan perra paria ipintzia edo?
- Bueno, orduan, perria barrixa ipintzia, pezetia. Perra bakoitza pezetia, barrixa; ta zaharra bi erriel.
- Zaharra be bai jartzen zan, e?
- Bai, uso onekua baldin bazan ba...
- Eta zela etortzen zien ganauak? Perria zenbat denborarako izeten zeben?
- Hori segun kaskua, ganaua bera zelakua dan. Bai, diferentzia haundixa egoten da. Porejenplo, atzeko hankak asko bigunauak izeten dia aurrekuak baiño. Igual izengo da materiala, baiña atzekuak bustixak zela egoten dian, enjeneral, aurrekuak sikuan eukitzen dittue ganauak, ta bigunian, ba, bigundu eitten da. Kasko batzuk oso bigunak. Harek, ba, perria lehenao botatzen dau.
- Soltau eitten jakue?
- Bai, bai, ibilixan soltau eitten da. Gero lanian esfuerzua zela ein bihar daben, ba...
- Nola konturatzen zien perria soltau dabela edo?
- Bistan... ikusi eitten da ta! Ikusi eitten da.
- Ibilleran edo...
- Klaro. Ta gero batzuk, ba, min hartzen zebenian, ba, kojo; ta perratokira juan bihar perria ipintzera.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia