Blas Ugalde Alberdi
Bergara (Gipuzkoa) (1923)
Biografia
Mugertza kalean jaio zen, lau anai-arrebatatik bigarrena. Aita Bergarakoa zen, zapataria, eta ama berriz, Urretxutik lanera etorritakoa. Herriko Eskolan eta Seminarioan ikasi eta gero, 1934. urtean Goiko Plazan jarri zuten ikastolara joan zen gerra hasi zen arte. Hamahiru urterekin Oregi Unzurrunzaga lantegian ekin zion lanari, nazionalen armadarentzako ehuna ekoizten. Soraluzeko “Industrias Osuma” eta Bergarako Aranes eta Mil lantegietan ere egin zuen lan. 1944. urtean ama egunkariak saltzen hasi zen plazako kioskoan. Seme-alabek laguntzen zioten egunkariak banatzen. Bergarako ehungintza, lehengo egunkariak eta bere salmenta, eta Madura kale inguruan zeuden baserriei buruz hainbat azalpen ematen ditu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BER-277 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute