Berastegi (Gipuzkoa)

Lizar-hostoa eta garo-lanak udazkenean

Lizar-hostoa eta garo-lanak udazkenean Zuhaitz-adarrak udazkenean mozten zituzten. Garoa ere bai. Metak egiten zituzten orduan, mendian bertan, gurdia iristeko moduko leku batean. Garailea deitzen zitzaion garo-lanean lanbide gisa aritzen zirenei. Lagun horiei ordaindu egiten zitzaien. Zer tresna erabiltzen zituzten lanerako aipatzen dute.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-028-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zuhaitz-adarrak udazkenean mozten zituzten. Garoa ere bai. Metak egiten zituzten orduan, mendian bertan, gurdia iristeko moduko leku batean. Garailea deitzen zitzaion garo-lanean lanbide gisa aritzen zirenei. Lagun horiei ordaindu egiten zitzaien. Zer tresna erabiltzen zituzten lanerako aipatzen dute.

Transkripzioa

Noiz izaten zan (adar) moztea, uda partean?
-6-Udazkenen. Setienbre, otubre. Garoa itten da otubren. Ilbehera behar izaten zuen. Pagoa ilberrin.
-Garoa?
-Garoa udazkenen. Azpik egiteko. Behientzako; metak itten zien.
-Garo gorria?
-Bai. Hori otubre, Pilarika aldera izaten zan hori.
-4-Jeneralen Pilariketan.
-2-Pilla galantak eitten zien, jesus! Mendik garbi-garbik baizien! mendik garbi-garbik. Segakin.
-5-Gero adelantoa etorri zan segadorakin.
-6-Ordun segai eskuarea jartzen zitzaion, eta eskuareakin mailla biltzen zun ebakitzen ari ziñenen; mailla bildu ta gero iteiekin edo bueltaka-bueltaka-bueltaka zama itten zendun.
-3-Eta geo hartu sardekin eta meta in ber zan tokira.
-4-Aurrena ieteiekin bildu.
-Metak bertan egiten ziran?
-Bai. Gehienak bertan.
-2-Beste batzuk bazien etxe ondotan itten zittuenak 'e. Baiño normalen bertan.
-6-Bide izkiñan baldin bazan edo... burdie aixe kargatzeko tokin meta in behar. Gurdirik sartzen ez dien tokik, aldapak edo baldin bazien, bide izkiñara ekarri ta ahal dan erosoena jarri behar izaten zien.
-3-Arrastan jetxi bera.
-Izenik bazuen garo-lan honek? Garota edo?
-3-Garaillea, garaillek esaten giñun guk, garaillek.
-I5-Igual etxe batek biltzen zittun hiru-lau mutill edo bost igual egun bateako.
-3-Garo-lanak eitteko.
-5-Beste batzuk berriz eamaten zuen alde batea.
-6-Kuadrillan, metako hainbeste baten, beak etxei itteko moduik ez bazuen alde batea eamaten zittuen, metako hainbeste; dozenerdi lagun igual izaten zien kuadrillan ibiltzen zienak.
-Eta hori pagatu egiten zan?
-1-Bai, bai. Metako hainbesteko bat. Ez dakit ba. Eguneko jornala.
-3-Haiei esaten zitzaien "garaillek". Garo biltzailek edo.
-2-Famili motxa zan tokitan garaillek itten zien, eta familie zeon tokin etxen bertan izaten zan indarra.
-1-Ematen zitzaien otordue, bazkarie eta gauen aparie.
-[...] Lehengusuek edo
-3- Iittarik iteiekin.
-1-Gero hasi zan segai eskuarea jarrita, garoa bezela.
-Harri-jasa ere ein zula segan.
-2-Gero sega hasi zanen hua adelantoa.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia