Etxebarria (Bizkaia)

Hegaztiak eta eguraldia

Hegaztiak eta eguraldia Lehen txantxangorri asko zegoen, orain galdu egin dela dio Josek. Antzara eta uso pasak. Hegaztiak irten diren lekuan denbora txarrak hastear direlako (negua hasiko delako) etortzen dira hona, udaberrira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EBA-008-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen txantxangorri asko zegoen, orain galdu egin dela dio Josek. Antzara eta uso pasak. Hegaztiak irten diren lekuan denbora txarrak hastear direlako (negua hasiko delako) etortzen dira hona, udaberrira.

Transkripzioa

- Txorixek eh, oin txorixek hemen lehen txantxagorrixe asko zan ta oin galdu ein da. Antzarrak bai pasuen, oin be pasatzen die usu ta horrek pasatzen dau. Lehen hona etortzen zin lez, oin hemendik horra doiez.
- Horrek be denpora txarra dakarrela, ezta?
- Ez, horrek esan nahi dau denpora txarrak han ateatze ittule, han negue hasiko da ta horrek udaberrirantza datoz. Ez, hemen denpora txarra datorrenik hona ez; han.
- Eurek datozen lekutik.
- Eurek urten daben lekuen dauela txarra esan nahi dau harek; ez hemen. Eske hona datozenin (oso) urrin doiez ta harek harunz doiezela horrei ez jake gustatzen aurrien laiñoik ez deixela euki topeka. Ordun hasarratzen die, ta harek zarata haundixe daukenien esan nahi dau harek ointxe dator denporadie. Ez, hori ez dau hortaik. Aurrie garbi ikusi ez dabelako eitten dau harek protestie ta pen(sa)tzen dau eurixe, txarra negue edo zea kanbixue datorrela eztau horretaik, nik hala uste nauen behitzet.
- Ba bai.
- Eske horrek gabaz bardin juten die alturan baiña aurrie garbi badauken horrek gabagaitti ta eunegaittik zertzen, horrek atzien han, eurek urtenda aurreko topien laiñue ta zea ikusten badabe, orduen zertzen die estutzen die harek zea itten dau hori, garraxie da hori.

Egilea(k): Oihana Lado

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia