Belauntza (Gipuzkoa)

"Uztarri ezkontzak"

"Uztarri ezkontzak" <p>Joxe Mari gaztea zenean, bazen inguruan bikoteak osatzen ibiltzen zen gizon bat. "Uztarri ezkontza" esaten zitzaion horri. Beasainen ere bazen horrelako gizon bat. Neskazahar eta mutilzahar geratzen zirenak ere baziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEL-001-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Joxe Mari gaztea zenean, bazen inguruan bikoteak osatzen ibiltzen zen gizon bat. "Uztarri ezkontza" esaten zitzaion horri. Beasainen ere bazen horrelako gizon bat. Neskazahar eta mutilzahar geratzen zirenak ere baziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Garai hartan izaten zien, nik gogoan det, gu gaztek giñela Belauntzan bazan gizon bat eradekoa gu, beno gure alden zaharra, ezkontzak itten ibiltzen zana, [...] samarra zan gizajoa ta, ez zan lotsatzen ta, juntatzen zittun, ta ni, bastante matrimonio hola, Egoarre esaten zitzaion, Joxe Angel zun izena ta harek bastante ezkontza bazittun hola iñek.
-Beak aukeatuta?
-Ez, neska hari esan, “bono halako mutille, andria falta du ta harekin ezkonduko al ziñeke o ez ta” bik juntatuazi ta uzatarri-ezkontza esaten zitzaon garai hartan, ta garai hartan bastante izaten zian holakok.
-Ta gizon hua, Egoarre hoi, ze interes zun ba, ze irabazten zun horrekin?
-A! Beak jakingou, zerbaitten irabazie izaten zuen hoik.
-Bai e?
-Bai, ze, harek eskatuko zien, bueno ezkontza itten ta ezkonduta, beak gonbidatu zeak’e bai ta. Nik ez dakit baiño garai haitan, hogei duro o berrogei o. Zeatik ibiltzen zala usten dezu /ustezu/ hue. Beste bat ezautu nun nik, hue’re eradekoa zan, Beasaiñen, hola ezkontzak itten zittuna, Korta esaten zien, gizon-zahar bat. Ta gogoan det harena, Izaskungo Zumartatxen, emakumea, Rafaela zan izena ta ia eradea aurrea zijoan, ta gizona falta zan etxen, ta Korta harek billatu zion, ta beasaindar bat, Miel, tuertua zan gizajua ta, hue ekarri eta nolabaitt’e uztarri-ezkontza in zuen ta.
-Ta ondo ikusiya zeon hoi?
-Ondo ikusi jendek, falta zunak falta zun nunbaittetik.
-Baiño esaten zan, “hoiyek, hoiyek uztarri-ezkontzakok dia hoiyek…”, esaten al zan?
-Hala’re ez zien ba apartatzen, nolabaitt’e aguantatzen zuen.
-Hoixe [...]
-Ta uain been gustua in ta uain apartatu, hoi nola da?
-Aguantatzeko kapazidade gutxi.
-Hoi zerbaitt’e izangoa, gaiñeakon ezta posible.
-Ta, e, neska-zahar ta mutil-zahar geatziai bildurra zitzaion ordun?
-Nik hala izango nion, ezkondu nitzen behintzat eta.
-[...] parra iten zitzaion?
-Bueno baiño, neska-zaharrak eta mutil-zaharrak oso ondo bizittutakok baie, ta oso gaizki’re bai, ta ezkonduk’e “por el estilo”, batzuk oso ondo ta bestek oso gaizki, hor, bire hortan ez dao sartzeik iñoa.
-[...]

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia