Belauntza (Gipuzkoa)

Nobia bilatzeko modua

Nobia bilatzeko modua <p>Nobia bilatzeko modua sinplea zen: gustatzen zitzaien neskari etxerako bidean lagunduta hasten ziren. Gaur egun gauzak asko aldatu dira gai horietan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEL-001-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Nobia bilatzeko modua sinplea zen: gustatzen zitzaien neskari etxerako bidean lagunduta hasten ziren. Gaur egun gauzak asko aldatu dira gai horietan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hoi jolasian, ta gero, nik pentsatzen det /pentsatzet/, leheno oain bezela diskotekaik eta tabernatan neskak ez eta holako gauzik ezta?
-Ez, ez.
-Ordun nobiyua ta nobiya nola, nola billatzen zan, o bakarrik etortzen zan o nola izaten zan
-Bono, hoi genealmente, festatik festatik etxeakon laundu neskai ta, gustatzen bazan hari seittu ta, gero hasi ta, gu hala izan giñen, bestek eztakit nola izaten dien /izateien/, ta beste asko berriz mutil-zahar ta neska-zahar geldittu ta, geo penatan igual batzuk, ezkondutakok’e penatan bai majiña bat ta, mundue holaxe da dana, ez al da egie?
-Bai halaxe da, [...]
-Ba oain, oain hoi baiño serioa topatzen det /topatzet/ nik e. Ezkondu ta beste batzuk arrimatu ta dana dala ta, urte bat eo bi iñ, ume bat o bi’re bai, ta gero separatu, hoi pobrea dek /pobreak/ ba, e?Baiño oso modan jarria e!

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia