Belauntza (Gipuzkoa)

Umetako jolasak

Umetako jolasak <p>Jolasean neskak eta mutilak elkarrekin ibiltzen ziren gehienetan. Pilotan mutilak bakarrik eta sokasaltoan, berriz, neskak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEL-001-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jolasean neskak eta mutilak elkarrekin ibiltzen ziren gehienetan. Pilotan mutilak bakarrik eta sokasaltoan, berriz, neskak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta ni, nik imaginatzen det /imaginatzet/ ordun, neskak alde batetik, mutillak bestetik. Jolasian batea ta ibiliko ziñaten?
-Bai, bai danak. Gordeketan ta kristoa ta…. Mutillak beti trabiesoxo, neskak, gaxok, beti..., emakumea, esaera dan bezela arbola bajuxogoa baita beti.
-Bai?
-Bai. Nik hala usten det /ustet/ behintzat.
-Ta ze, ze iten zeniyen ba, ze bihurrikeri?
-Bihurrikeri, gordeketan hasten giñen ta, ba tranpa in o, mutille lotsagabexogoa o trabiesogoa da ta.
-Baiño batea ibiltzen ziñaten?
-Bai, bai. Ta…
-Ze jolas normalian?
-Uaindik’re gu alkarrekin ibiltzen giñenen tokin tokin emakumek, ezkonduta [...] etxian familik hazi ta zahartu ta. Gure auzo auzokok Legorretan bi badare, geoxo bi alargun ta holaxe asko. Homen tolosarra, bestean e, eradeko bat bado, Andreseko Karmen. Ubarreko Anextexita, Kaxilda ta, hoik Alegiko kontuk.
-Ta gordeketan ibiltzian aparte, ibiltziaz aparte, zertan ibiltzen ziñaten?
-Nik ze esango dizut /esangoizut/ ba, batzutan korrika apustu in ta, bestetan pelotan pixkat eta.
-Pelotan’e neska mutillak?
-Ez, genealen mutilla mutillakin pelotan. Neskak, pelota ta hoik, bestela, haik been jolasak, sok-salton ta, bakoitzak… garaien garaiko gauzek. Uan ez dakau bat’e holakoik. Uain kieto parau esan leike.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia