Belauntza (Gipuzkoa)

Kongregazioak

Kongregazioak <p>Mutilak San Luis kongregaziokoak izaten ziren. Neskak, berriz, Mariaren alabak. Gustura joaten ziren, ohitura polita zen eta. Ezkonduak beste kongregazio bateko kide izaten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEL-001-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mutilak San Luis kongregaziokoak izaten ziren. Neskak, berriz, Mariaren alabak. Gustura joaten ziren, ohitura polita zen eta. Ezkonduak beste kongregazio bateko kide izaten ziren.

Transkripzioa

-Leheno neskak erretza, Jesus! Kartzelan’e sartuko zuen seguru asko.
-Kongregaziok?
-Emakumek. Kongregaziotik? Bota igual deskuidatu ezkeo.
-Zuek ibili zate oraten´e kongregaziotan.
-Bai. Ordun, ba, jun bihar izaten zan. San Luiskoa, gu mutillek San Luiskoa ta neskak Marian alaba kongragazioa. Hiru izaten zien: lendabiziko hillen, lendabiziko iganden Marian alabak; hillen bigarren iganden San Luiskok, mutillak; ta hirugarrenen apostolaukok, ezkonduk. Usariyu hoik danak gure gazte denboan bazien.
-Ta [...] juten ziñaten
-Bai. Ba, hala ez bagiñan’e guk santun papera itten gendun.
-Ta gustoa juten ziñaten horta o?
-E?
-Gustoa juten ziñaten, kongregazioko egunen ze izaten zan
-Bai, usarioa hoixe zan ta, zeatik ez ba
-Meza bat baiño, normala baiño hobexagua o?
-Ba, halako difentzi pixka bat, zeozer iruittu ote zan eo

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia