Belauntza (Gipuzkoa)

Musika Belauntzako festetan; festa goiz bukatzen zen garai haietan

Musika Belauntzako festetan; festa goiz bukatzen zen garai haietan <p>Urte askotan soinua jotzera Ramuntxo esaten ziotena etortzen zen Belauntzako festetara. Ttunttuna jotzera, berriz, Lizartzako bi anai. Joxe Mari ez zen dantzan ibiltzen. Apaizak plazan errezatu ondoren, etxera erretiratzen ziren neskak. Mutilak udaletxean parranda jarraitzen zuten. Orain, berriz, oso berandu arte ibiltzen dira gazteak parrandan. Lehengoa eta oraingoaren artean tarteko bidea litzateke hoberena.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Urte askotan soinua jotzera Ramuntxo esaten ziotena etortzen zen Belauntzako festetara. Ttunttuna jotzera, berriz, Lizartzako bi anai. Joxe Mari ez zen dantzan ibiltzen. Apaizak plazan errezatu ondoren, etxera erretiratzen ziren neskak. Mutilak udaletxean parranda jarraitzen zuten. Orain, berriz, oso berandu arte ibiltzen dira gazteak parrandan. Lehengoa eta oraingoaren artean tarteko bidea litzateke hoberena.

Transkripzioa

- Ta garai hartan, ordun, onena, festetako onena, ze? erromeiya o soiñujotzaillia.
- Soiñuk eta zea, garaian garaikua.
- Ze soiñu jotzaille etortzen zan ba?
- Urte askon behintzat Ramontxo esaten ziena, Tolosarra zan, piano-soiñua jotzen zuna. Hua urte askon ezautu nun nik gure gazte denboran. Ta ttunttunerok, berriz, lizartzatarrak’e bai, basarritarrak zian, gaiñea, bi anai, Lizartzako basarri Zakarkok. Bai. Gero Estanis, oso bromosoa zan, danborra jotzen zuna. Ta hue gero Belauntzan bukatu zan, gaiñea, Beotibarko fabrikako enkargatu eon zan. Ta harek esaten zun: “Bai, garai hartan erdi gosek ibiltzen nitzan ta festaa Belauntza etorri ta nahiko oillasko jaten giñin behintzat”.
- Bai?
- Ta holaxe.
- Ta zuek dantzan ibiltzen ziñaten?
- Ni ez, ni makala izan naiz hortako.
- Ezta bat’e.
- Ez.
- Beira bai, ordia.
- Bua, beida, hoi normala.
- Taberna-o izaten zan?
- Taberna, bai. Ta gero gauen, garai hartan usariok hala zien ta, apaiza Don Eduardo gendun garai hartan, urte askon eon zana, ta “danga-danga” aimarie jotzen zun. Aimarie izaten zan illun bixte o illuntzeko zean. Ta plazaa etortzen zan, ta angelusa errezatu danak, eta, beno, neskak “ttur-ttur-ttur-ttur” makillazua hartutako txakurrak bezela, etxea. Ez uain bezela goizen euna argittuta ta.
- Zuek bai, ordia.
- Gu aiuntamentun-ko salan biltzen giñen ta han juerga pixkat itten gendun.
- Baiño neska lagundu ta gero, o?
- Ba! neska laguntzea nola ba? pekatue zan dana garai hartan ta.
- Ez al zizuen uzten neska laguntzen?
- E, utzi bai, baiña nik broman esan det. Pekatue pekatun gaiñen ta... Uain “viva la libertad!” Lanbat gauetan, [hemen], hau plaza Gorriti da plaza koxkor hau, ta hor etxe hortan hoi herriko etxea o zea, taberna legen bat bado, ta [hemen] bat’e esajeratu be izango die —lanbat batzutan e, beti ez baiño— milla igual. Loik itten ez digue uzten. [Hemen]. Ta dana gaxtea, hogei urtetiken dozena bat urte bitartekuak danak.
- Plazan bertan?
- [Hemen ibiltzen die]. Builla atea ta. Ni iñoiz hor kuartotiken goizeko ordubata alden o [pixkat letu] ta pixa in ta beidatu kurtina altxata ta dana ume jendea hor, istillue ta zalaparta.
- Aimarik jo ber haiei´e.
- Haik aimaritan juteko earrak zerek!
- Ta zu hemen...
- Ta goizen bostak alden eo hor ya argia itzaltzen dan bezala ordun bukatzen [dittue].
- Leheno ez zan holakoik.
- Bu! bono, nik esan behar banu, bi gauze: lehengo hue’re gehiyegizko abusoa, ta oaingoa’re bai. Hor erdin beste bide bat behar luke. E?
- Eongo da berez.
- Eongo da, baiño hutsik eongo da, seguru asko.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia