Mendaro (Gipuzkoa)

Arnobateko erromeriak

Arnobateko erromeriak <p>Inguruetako neskak elkartzen ziren erromeriara dantzara joateko. Arnobaten erromeria egoten zen; natibitate, San Esteban eta Bazko erdikoa izaten ziren jende gehien biltzen zen egunak. Egun berezietarako San Migel auzoko Goikone soinujolea ekartzen zuten. Urkaregitik Arnobaterako bidea ebaki zutenean egun osoko festa egin zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-004-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Inguruetako neskak elkartzen ziren erromeriara dantzara joateko. Arnobaten erromeria egoten zen; natibitate, San Esteban eta Bazko erdikoa izaten ziren jende gehien biltzen zen egunak. Egun berezietarako San Migel auzoko Goikone soinujolea ekartzen zuten. Urkaregitik Arnobaterako bidea ebaki zutenean egun osoko festa egin zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Esan dozu nere amama ezautzen zendula ta...
- Bai, bai.
- Zu be han ingurukua zara ala?
- Bailleran harek ixeixa Urkaregi aldian do haren etxia ta guria hamen, hemendikaldien, oso aparte.
- A, bai?
- Oso aparte, baiña juntatzen giñan, e!
- A, bai?
- Goizian mezetaa ta atsaldian Arnobatea.
- Dantzara?
- Dantzan in o. Soiñua eoten zan ta... guretzako modukua soiñu-jotaillia baiña... zaratia atea ezkeo.
- Erromerixia egoten zan, ezta, Arnobaten?
- E?
- Arnobaten erromerixia egoten zan, ezta?
- Ordun, erromerixia itten zan Arnobaten.
- Zenbatero egoten zan edo...?
- Urtian hiru aldiz izeten zan: Natubittate, San Esteban ta Pazku erdiko eguna. Orduen juten zan jentetan... buelta guztittik! Hasi Astigarribixa, Altzola, Elgoibar... dana! buelta guztittik etortzen zan jentia. Dana beteta. Oin, jai normaletan gitxiau juten zan, baiña... hantxe.
- Ta ze soiñujole egoten zan?
- E?
- Ze soiñujole? Zein egoten zan soiñu joten?
- Bertakuak, bi anai. Soiñujoliak halako modukuak. Bueno, holako egunetan, egun partikular horretako ekarten zeben hau... Goikone; San Migeletik ekartzen zeben soiñujotaillia. Ta bestelakuan eurak.
- Ta ze izaten zan arratsaldez?
- E?
- Arratsaldez izango zan, ez? Arratsaldian.
- Bai, bai. Arratsaldez, arratsaldez. Goizetik eta egun guztikua egon zan e... Urkareitikan Arnobatea kamiñua ebagi zebenian. Kamiñua ebagi, atxurrekin e! Zabaldu kamiñua. Kamionak e... pasatzeko moduan ipiñi zeben, gero ipiñi zeben hobeto baiña... Ta geo iñauguraziua egon zan meza ta guzti. Mezia, bazkaixa eta dana jendia pagari aldian gora! bazkaixak hartuta jun zianak han. Jentia dana tapauta zauen. Orduan bazaban don Antoniok [epetua]. Harek hots eitten zaban toki guztira jentia juten zan. Baiña...
- Eta zeoze tabernarik edo egoten zan?
- Bai, bai, tabernia eukitzen zeben. Sardaua, ardaua... danetiken. Ta jatekua ematen zeben.
- Bertakuak?
- Bai, bertakuak, bertakuak [ematen zeben]. Iñaugurazio egun horretan ere guk debalde euki genduen. Bean errenteruak giñan, ta beakin lanian han ibilittakuak, hasi Urkareitik eta [...ra] ebai artian... Ta [...] debalde bazkaixa eman zigun. Akordatzen naiz aittan onduan nola egon nitzen, neska koxkorra ta.
- Zenbat urtekin hasten ziñazien erromerixan? Zenbat urtekin hasi?
- Hasi? Ez dakit zenbat urtekin hasiko giñan. Hara juten hasi giñen gu atsaldia pasatzea ta illunabarreako etxea zintzo e! Illundu baiño lehen. Eukiko genduzen ordurako dozena bat urtetik gora behintzat! Bai, ondo! Geo pixkat gogortu giñanien illunduta igual etorten giñan, baiña... lelengo aldien... etxera erretira.
- Ta zuen etxetik zenbat denporako bidia zeuan?
- Gure etxetiken hara? ordu erdi eskas. [...] Gure etxetikan hurrengo Izabal zauan, Potzueta ta Arnobate... bide onduen.
- Zelan da zure basarrixan izena?
- Nere jaixotetxia Agarre.
- Agarre?
- Agarretxiki. Bi dia: Agarreaundi ta Agarretxiki. Ta ni Agarretxikikua naiz.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia