Errenteria (Gipuzkoa)

Fedea galdu da

Fedea galdu da <p>Lehen bekatu zena gaur ere hala dela dio Maritxuk, eta egun, gizartean aurrerakuntza handiak direla onartu arren, fede kontuan atzera egin dugula uste du. Bere burua oso elizkoitzat du Maritxuk.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-050-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen bekatu zena gaur ere hala dela dio Maritxuk, eta egun, gizartean aurrerakuntza handiak direla onartu arren, fede kontuan atzera egin dugula uste du. Bere burua oso elizkoitzat du Maritxuk.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Lehen dena zen pekatu...
-E?
-Orain dena libre da ta lehen dena pekatu! Ta ze gauza zian pekatua?
-Leheno pekatua zena uain’e pekatua da. Uain ez da pekatuik ez delako /ez dalakoz/. Errenteiko bikayo jauna, don Roberto Agirre, ez dakit ezautuko zenun zuk… Bueno. Harrek esan zun leheno pekatua zena uain’e pekatua zela. Biño uain jendiak hartu du: “no hay pecaus”, “no… Todo es mentira”… Zergatikan? Fedia galdu delakoz. Ez dago /ezto/ fedeik, ta fedeik ez den /ezten/ tokiyan “no hay temor de Dios” esaten dan bezela erderaz.
-Zuri orduan gehio gustatzen zaizu lehengua?
-U!
-Lehengo biziya.
-O! Buf! Egiya! Jesus! Nietzako ona [dut]
-Bai?
-Bai. Uain aurreapen asko dao. Hoi bai, konprenitzen dut. Gauza asko ondo daude. Biño beste asko ez. Ezin esango dut dena gaizki donik. Ondo’re badago. Biño leheno zen… Beste bizimodu bat, lasayagua o nik ez dakit /etzakit/ ze esan’e. Uain alkarrentzako inbiriya ta, e!
-Jazteko modua ere asko aldatu da.
-Jesus!
-Lehen oso tapatuta ibiltzen ziñeten!
-Jesus! Noski! Noski! Uain bezela? Uain bezela? Uain biño errespeto gehio genun, emakumiak.
-Lehen ukalonduak eta paparra ta, tapatuta eraman behar izaten zan. Hori apaizak esaten zun?
-Ez zigun /etziun/ esan beharrik! Geok itten genun. Neri ez zidan /ezian/ sekula apaizak esan holako gauzik. Geok itten gendun. Geonen burua tapatzen gendun.
-Ta toki batzutan dantza itia helduta ez zegon /ezeon/ ondo ikusiya… Kongregaziyotik ere bota ta…
-Errenteiyan ez dute sekulan bota biñon Lezon ta hala esaten /saten/ zuten, bai.
-Ta zu kongregaziyokua izango ziñan…
-Jesus!
-Mariaren Alaba…
-Mariaren Alaba, ta Jesusen alaba ta Espiritu Santuaren alaba! Hi ze? Nee ilobak parra itten du /itte’u/
-Ni bai. Ni oso elizakoya. Oso elizakoya. Ta segitzen dut, ta segittu nahi dut. Oso fededuna. Nik egiya esango dut /esango’ut/. Ni uaingo txoakeiyak [ez diot /e’yot/], nik txoaiyak […] oaingo kontuak. Txoakeiyak.
-Orduan joango ziñan misiyotara.
-E?
-Misiyoak eoten zianian Aste Santu aurretik edo…
-Jesus! Holako gauzatan numero uno!
-Bai?
-Entierrota’re bai. Kanpanak, hoiek, entierrua! Zein zan ez nekien /e’nakiyen/, eta ala! Uain bezela, jo! Pintatzen ta jazten ta, hola, zerbait, abrigua o gañetikan jarri ta hartu mantilla, ta mantillakin eliza.
-Elizarako beti erabiltzen zen mantilla?
-Bai! Beti!
-Burua tapatuta beti?
-Gue, nere aiton-amonan baserria joateko, zea zen, eliza bat, konbentua, ta ohittura, izaten gendun, nee amak’e bai, nik’e bai, eta han sartu ta bolsilluan genun pañelua buruan jartzen gendun. Ze nahi duzu /nahizu/? Leheno hala zen! Leheno hala zen! Uain bezela jaun hartzea? Eozein moduz jantzita? Eliza juateko errespetua. Elizai errespeto haundiya zen. Leheno fede haundiya zen. Niretzako fedia galdu da ta dena galdu da! Ta pekatua leheno ez zena /etzena/ uain ez... Hoi ez! Leheno pekatua zena uain’e pekatua da. Hoi esaten da, gaizki esana. Ni, neetzako. Nik esaten dizut /esateizut/. Nik esaten dizut /esateizut/ nik pentsatzen dutena. Ni oso antiguala izango naiz. Biño ez zait inportik.
-Ez, ez…
-Ni naizen bezela naiz.
-Ta zuek orduan seguro eukiko zenutela etxian ur bedeinkatua…
-Jasus!
-Ur bedeinkatua, kandela bedeinkatua, erramua bedeinkatua, zean, ohian ertzian, ohian zean, ur bedeinkatua jarri, ta han bihatzak sartu ta ohian sartu biño leheno ‘aitaren’ ta, lehen-leheno bai! Uain ez biño leheno bai.
-Eta erramua gero zertako erabiltzen zen?
-Trumoia ta tximista hasten zunian, surtan erretzen zen. Ui! Trumoia ta tximista! Kandela bedeinkatua piztu, eta erramua hua, puska bat, zean, suan sartu. Tar, tar, tar, tar… Iten zula. Ohitturak, lehengo ohitturak!
-Hori zer zen, tximisten kontrako…
-Bai, ta geo, hilla, bat iten zanian’e, ur bedeinkatua, baso batian jarri, erramuakin, ta jartzen zen hillan aldamenian. Ta itten zitzaion, bisitan joaten zanian, responsua bota. Lehengo ohitturak hoik zian.
-Ta erresponsua botatzeko zerbait esaten zan /esatezan/?
-Bai! Aita guria.
- Aita guria.
-Geo “Requiem aeternam dona eis Domine. Et lux perpetua luceat eis Requiescant in pace.” Esan, ta ur bedeinkatua bota. Leheno latiñez asko errezatzen zen.
-Bai.
-Bai.
- Ta zuek ogiyai iten zeniyoten gurutzia?
-Ohittura hoi, ohittura hoi, ikusi izandu dut e, biño gue etxian ez dut uste. Ez naiz uain… Ikusi izandu dut.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia