Belauntza (Gipuzkoa)

Ezkontza, arreoa eta bidaia

Ezkontza, arreoa eta bidaia <p>Ezkontzerakoan emakumeak arreoa ekartzen zuen, eta logela on bat ere bai. Logelako altzariak idi gainean eramaten zituzten baserrira. Ezkonberritan bidaia egiteko asmoa zuten arren, elurte batek plana bertan behera utziarazi zien.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEL-001-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ezkontzerakoan emakumeak arreoa ekartzen zuen, eta logela on bat ere bai. Logelako altzariak idi gainean eramaten zituzten baserrira. Ezkonberritan bidaia egiteko asmoa zuten arren, elurte batek plana bertan behera utziarazi zien.

Transkripzioa

-Ta ezkontza bea arreuakin ta hola in zenuen?
-Bai, urun garai haitan hala usatzen zan, arreoa esaten zan, ta kuarto on bat ekartzen zun genealmente neskak zetorren basarrira, ta arten karreteraik ez zan izaten ta hirikin gurdin iyotzen zan.
-Ta ze eaman zenun?
-Ta nik bi ohi ta armaiok eta kuarto jator bat, genealmente, ta geo badakizu /bakizu/ garai hartako usariok zien, ze, dozenaka mainderea ta mantak eta, ta, bestea ta, garaien garaiko gauzek.
-Bai, ta biajia’re in zenuen?
-Bai, hartan’e kaso rarua izan gendun guk. Krixton elurre zan, ta urdun etxen bazkarie izaten zan, jendea bildu ta uain restaurantek ta kristok dia, baiño garai hartako usariok basarritan bertan itten zien, ta hala basarrin in gendun. Ta Bilbaoa juteko idea gendun, e zea ittea ta, hala Donostia gaueako Donostia, han lehengusu batzuk eta haik, Kojoanea o Juanitonea o nola han, ba hara haik estazioa ateata eongo ziela ta, guk ez giñikin Donostiko berri garai haitan. Han gaue pasa gendun ta hurrungo goizeako billetek hartu ta haik in zittuen, ta hurrungo goizen ikeagarrizko elurra in zun gauen, ta trenak eta ez zeola ba, Zauzko tren hoi ta, zean ta billetek bueltatu in zizkiguen estazion ta salidaik pe. Ta esan gendun, osteunen ezkondu giñen, ta esan gendun, “uain unuzkeo bat ez”, ta donostin bertan pasa geiñiztun astelehen arte ta astelehenen etxea. Gure komerie hoixe izan zan dana.
-Ta hurrengo egunen lanea?
-A bai, beharko, beinga!
-Andria zer zenun baserrikoa, baserritarra?
-Bai, bai. Ni bezelaxe [...] Donostin. Nere bi arrebak´e baserrita, holaxe baserrita. Bata hantte auzoan bertan, zaharrena, ta bigarrena Errenterin, Astiarrako benta jakingo zu zuk, hantte bizi da baserrin.
-Joe...
-Zu harrittu eingo zea baina hoik holan die.
-Ze kontu e...
-Bai.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia