Azkoitia (Gipuzkoa)

Baserriko lanak

Baserriko lanak Gau-eskola bukatu zuenean, baserrian jarraitu zuen lanean. Baserriko lanez hitz egiten du: berak ardiak jezten laguntzen zuen; amak gazta egiten zuen, eta azokara joaten zen saltzera, normalean bakarrik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gau-eskola bukatu zuenean, baserrian jarraitu zuen lanean. Baserriko lanez hitz egiten du: berak ardiak jezten laguntzen zuen; amak gazta egiten zuen, eta azokara joaten zen saltzera, normalean bakarrik.

Transkripzioa

-Eta gau-eskola bukatu zenuenean?
-Bukatutakun lanea.
-Lanea hasi ziñen?
-Bai.
-Nora hasi zinen lanera?
-Etxien, baserriyen. Baserriyen gero ahizpe. Eta harek'e umiek eta badakizu-ta, lagundu in ber hari're ta, danak.
-Lehen esan dezu artzai ere ibili zinela.
-Bai.
-Ardi-jaisteko makinarik?
-Ez. Eskukin. Nik eutsi ardiyei. Nik eutsi eta beste ahizpek jatxi.
-Bi lagunen arten.
-Bai.
-Nora jaizten zenduen?
-Baldara, ontzira. Eta geo haiei eutsi eta eskolara jun ber artin.
-Bi lan?
-Bai.
-Eta gazta ere eitten zendun zuk?
-Gazta're, amak eitten zun gaztaie. Ta azokara juten zan haure astukin.
-Azkoitira?
-Azpeitira. Bera alde hartakua zan-eta, Bidanikue zan-eta. Horra gustoa juten zan.
-Zuek laguntzen ziozuen azokara?
-Ez, gutxi, zeoze berrie erosi ber gendunien edo amakin juten bagiñen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia