Azkoitia (Gipuzkoa)

Eskola eta gau-eskola

Eskola eta gau-eskola <p>Eskolatik irteterakoan, errezatu egin behar izaten zuten. Katona erabiltzen zuten eskolan, eta 12 urtera arte-edo ibili zen han. Horren ondoren, gau-eskolara joaten hasi zen Astarbera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolatik irteterakoan, errezatu egin behar izaten zuten. Katona erabiltzen zuten eskolan, eta 12 urtera arte-edo ibili zen han. Horren ondoren, gau-eskolara joaten hasi zen Astarbera.

Transkripzioa

-Eskolan errezau beharrik eukitzen zenuen?
-Ertetzerakun bai.
-Eta ze errezatzen zenuen?
-Zeoze errezauko gendun; ze ez zat /etzat/ akordatzen oiñ ze errezatzen gendun, baiña zeoze errezauta alde eitten genduna... Gustoa ertetzen gendunin.
-Libururik izaten zenduen?
-Liburuek? Bai-bai-bai. Katonak.
-Zer zan hori?
-Liburua.
-Eta zer eukitzen zun harek, danetik?
-Bai-bai-bai.
-Ikasten zenduen dana liburu hartatik ikasten zeduen?
-Bai, handik edo.
-Zenbat urte arte ibili ziñen eskolan?
-Ni zenbat urte arte?
-Bai.
-Dozenan bat urte arte edo. Hamabi urte arte do. Geo gau-eskolia hasi zigun geure etxe, auzuun hasi zigun gau-eskolia. Eta, bakizu, gaztiek puxkat goorrauak eta gau-eskolaa gustoa juten giñen. Enda gazte batzuk gau eskolaa juten giñen.
-Nun zeon gau-eskola?
-Gau-eskola hoi Astarben, Astarbe Azpikuen.
-Eta bertakon bat zenuen maixu?
-Neskan bat kaletik jungo zan-eta. Hauraxe gau-eskolie edo ematea.
-Noiz juten ziñeten, gauen?
-Illuntzin.
-Eta han zer zen, estudio gehiago?
-Bai, zeoze gehio zekiyena edo izengo zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia