Azkoitia (Gipuzkoa)

Artzain-lanak; ardi-esnea

Artzain-lanak; ardi-esnea <p>Betidanik baserritik bizi izan dira; ardiak, behiak eta ahuntzak zituzten. Anaia zaharrena geratu zen etxeko lanetarako eta besteak lantokietan hasi ziren lanean. Luis Mari ibli ohi zen artzain lanetan, 70 ardi inguru zituzten. Ardi-esnea plazara eta denda batzuetara saltzen zuten eta gazta ere egiten zuten. Gazta nola egiten zuten azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-034-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Betidanik baserritik bizi izan dira; ardiak, behiak eta ahuntzak zituzten. Anaia zaharrena geratu zen etxeko lanetarako eta besteak lantokietan hasi ziren lanean. Luis Mari ibli ohi zen artzain lanetan, 70 ardi inguru zituzten. Ardi-esnea plazara eta denda batzuetara saltzen zuten eta gazta ere egiten zuten. Gazta nola egiten zuten azaltzen du.

Transkripzioa

-Eta esan dezu baserritik bizi izan zerala beti.
-Bai bai.
-Baserrian ganadurik bazenuten?
-Bai, ardiye eta behiye ta asko. Asko edo..., bai, dexente.
-Ardiak eta behiak?
-Bai. Beste ahuntz mordoxka bat’e bai-tte, hola bizitzen giñen. Eta beti kanpora lanera, behin, esan dizut, eskoliai utzi ezkero, behiñ hamabi bat urte ezkero anaiekin batera. Anai zaharrena geratu zan etxian etxerako, ta bestiek Zumarrara ta hasi zien lanera, Orbegozonera ta bata ta bestera, beste bat obratan’e bai-tte.
-Anai zaharrena geratu zan etxerako?
-Bai.
-Behiak esan duzu zenituztela. Esne-behiak?
-Ordun ez, gero jarri giñuzen baiña ni mutikua nintzanien artian ez. Mendiko behiek.
-Eta ardiekin etxe inguruan?
-Mendira, mendira. Horra, Oleta, Samiño, horra juten giñen.
-Zu ibiltzen ziñen?
-Beti. Ni mutil-koskorra nintzen orduko. Aittek esaten zin: “No!, ardik falta’ittuk, ekarri!”. Xei-zazpi urte, zortzi urte, eta jun in ber! Haiek ekarri-tte.
-Txabolarik bazenuten?
-Ez, ez, ez. Etxera, etxera. Etxera ekartzen giñuzen. Goizian mendire (jare itten?) giñen berriz’e.
-Artalde haundia?
-Hirurogeta hamar bat edo hola eukitzen giñuzen guk. Ez. Oiñ gehitxuao daukau baiña orduan ez.
-Eta ardi-esnearekin eta zer egiten zenuten, saldu?
-Gazta, gazta. Bai, etxien’e jan bihar izeten zan zeoze eta gero bezero batzuk eta eukitzen zittuen, zapatuan eamaten zittuen plazara, eta gero juten zizkon bere kliente batzuk eta haiek eamaten zeben.
-Gazta zeinek egiten zuen, amak?
-Amak, amak.
-Gogoratzen zara nola egiten zuen?
-Bai.
-Esplikau pixka bat.
-Ni ikusi einda nao, oiñ atentzio gehiegi ez nion hartzen. Ipintzen zun esnie hola kazuela haundi baten, eta bere tenperaturie behar izete’u; gaztaie ondo eitteko tenperaturie da inportantia. Hotzegiya txarra da, beroegiya’re bai. Bere tenperaturan. Gero arkumin gatzaiye ipintzen zan, katillun baten-edo ipintzen zun, ta gatzai puxketa bat ur puxkatekin botatzen zun hara, haure zukau...
-Urtu.
-Urtu eitten zun, gero botatzen zion esniai eta handik hamar bat miñiture haure gogor-gogor einde egoten zan. Gero eskukin zera eitten zun, gatzure apartau zeian eta gaztanontzi, ikusi eitteitut ointxe’re.
-Hori galdetu behar nizun. Nolakoak izaten ziren?
-Zera, hojaleta mouko hortako zerakin einda izeten zien.
-Hojalatarekin?
-Bai, hojaletakin eindakuak izeten zien. Zulo txiki batzuk bazeuzkan, hara sartzen zan, eskukin pixkat estutuz estutuz ure ataratzen zion eta gero, zuk ez dezu jakingo “karnaie” zer dan.
-Nola?
-Karnaie.
-Karnaie?
-Karnaie esaten zien gure ama zanak eta, hori hango zeatik etorrittakua da. Hola ezkiñetan eukitzen zun bi makillakin, hola mahai honen erdie bezela, listoi-listoi-listoi eukitzen zittun, zumitze-edo, eta haren gaiñien eukitzen zittun.
-Gaztak?
-Gaztak. Karnaie zan hori.
-Toki espezialen bat izaten zan haiek jartzeko, kuartoren bat?
-Bai. Hantxe sukalde baztar-baztarrien egoten zan hori.
-Eta ketu?
-Ez, ketu ez gendun sekula eitten. Sekula ez gendun ketzen. Baiña gaztaa, ez etxien egindakua zalako, baiña gaztaa politta eitten zan. Gaur prentsatan-ta eitten debe; gaur’e eitten da gurian gaztaia; oindikan eitten da.
-Orduan dirurik ateratzen zen gazta saltzetik?
-Gaur baiño gehiyo esango nuke. Baserritik gaur oso triste dao. Ordun asko ez zun emango, porke hemen gastu haundiya egoten zan-ta, familie haundiye danak, eta danak baakizu. Danak bizi giñen ba gurasuen konture bezela. Dana danok eitten gendun, baiñe... Baakizu. Haiek saltzen zeben gaztaie, esnie, zerak, eta dirua haiek hartzen zeben, eta gero umiei ba jatekua eman ein behar.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia