Azkoitia (Gipuzkoa)

Umetako jolasak pilota edo "zapoketa"

Umetako jolasak pilota edo "zapoketa" Umetan pilotan aritzen ziren frontoian eta baita "zapoketan" edo ezkutaketan ere. Garai hartan ez zen baloirik izaten eta korrika edo bolatokian boletan aritzen ziren. 40 baserri inguru ziren Martirieta auzoan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-034-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetan pilotan aritzen ziren frontoian eta baita "zapoketan" edo ezkutaketan ere. Garai hartan ez zen baloirik izaten eta korrika edo bolatokian boletan aritzen ziren. 40 baserri inguru ziren Martirieta auzoan.

Transkripzioa

-Eta zer jolas egiten zenuten?
-Orduan ibiltzen giñen korrika, orduan baloirik-eta ez zan. Pelotan eitteko bazan holako zera txiki bat, frontoe moduko txiki bat, eta han pelotiikin-te, hola pasatzen giñen. Pelotan eo bestela korrikan-ta; zeatan’e, hola zapoketan edo itxuketan edo ixkutaketan-edo, nola esaten da hori?
-Zapoketan zeri esaten zenioten?
-Zapoketan, itxuketie, zapoketie hemen esaten zitzakon gure gazte-denporan, asko zan esaera hori, ixkutaketan edo oin nola esaten zako; izkutau ta gero billatzen eta hola ibiltzen giñen. Zapoketie zan (nagusiye) gure ume garayen.
-Eta kanikak-edo?
-Kanikaik eta ez, guk ez gendun hortakoik.
-Eta puxtarririk eta tabarik-eta ere ez?
-Ez, ez. Eta jaitan’e juntatzen giñan hemen goiko baserrietako geure lagunek, hor auzuan bazan bolatoki txiki bat, umientzako motx bat bola txiki batekin eta han boletan-ta pasatzen gendun jai atsaldie. Aurrena biltzen giñen sei-zortzi lagun edo hemen goiko baserrikuek, hantxe boletan-ta, hola pasatzen gendun jaia, jai atsaldia.
-Baserri asko dira hemen Martirittan?
-Ez dakit, ez dakit hori xeguru esateko, baiñe, berrogei bat baserri-edo izengo die, edo gehio iguel. Ez dakit, momentuan ez dittut, baiña bai, bai. Bai, berrogei bat izengo zien.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia