Azkoitia (Gipuzkoa)

Konjuruak egitearen ordainak

Konjuruak egitearen ordainak Konjuruak egiteagatik, apaizari oparia ematen zitzaion: etxe bakoitzak oilanda pare bat (apaizak nahiago baitzituen oiloak baino), eta gurdikada bat egur neguan sua egiteko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-041-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Konjuruak egiteagatik, apaizari oparia ematen zitzaion: etxe bakoitzak oilanda pare bat (apaizak nahiago baitzituen oiloak baino), eta gurdikada bat egur neguan sua egiteko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta tximisten kontra ta?
-Tximistan kontra ta konjuruek eta hoiek zien.
-Konjuroak?
-Konjuruek. Abariak eitten zun etorritta. Etortzen zan sankristauekin-da abaria-ta berinkatzeko zea horrekin-da; e-ue-e!, ta orazio bat ero bi ein-da, bereinkau ta, gero hari erregalue eman ber izeten zitzakon (...)
-Geroa apazai erregaloa?
-Apaizai, erregalua izeten zun. Ha mezie ematen zulako balleriai eta konjuro hoiek eitten zulako ta izeten zittun oillanda parie Gabonetan o. Ta geo sue itteko urtien burdikara egurre ere bai. Itxe bakoitzak, e, itxe danak itten zittuen hori.
-Ondo ordun konjuroak.
-Gariye e bai, gariye ere eamaten zitzakola esaten (debe); ni enaiz akordatzen gariye eamaten giñonik. Oillandak. Oillasko paria izeten zun baiña oso exijentie zan abare haura. Don Benigno. Oso exijentie zan-da. Oillanda, oillaskuek paiño oillandak jugosuo izete ziela ta oillandak nahi izeten zittun hilde jateko. Oillandak eta gurdi-egurre, hotza, negun su itteko beraiek eukitzeko. Eta harek beti egurre earra eukitzen zun. Gure amak eta baiño egur earraua eukitzen zeen haiek.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia