Azkoitia (Gipuzkoa)

Baserriko sinesmenak

Baserriko sinesmenak Bere etxean ez zaio inoiz begiratu ilargiari baratzeko lanak egiteko. Baina beste etxe batzuetan bai. Gaitzen aurkako gauza gutxi erabiltzen zituzten: zetorren bezalaxe zetorren. Tximistaren kontra konjuruak egiten zituen apaizak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-041-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bere etxean ez zaio inoiz begiratu ilargiari baratzeko lanak egiteko. Baina beste etxe batzuetan bai. Gaitzen aurkako gauza gutxi erabiltzen zituzten: zetorren bezalaxe zetorren. Tximistaren kontra konjuruak egiten zituen apaizak.

Transkripzioa

-Gero illargiari begiratzen ziozuen baratzako kontuak eta?
-Gure etxian, toki batzuten asko beitzen zako gauze horri, baiña nik neuk behiñ e eztet hori ezautu asko beitzen. Gure etxien eztet asko ezautu nik gauza horri inportantzia ematen. Batzuek asko beitze'yoe gauza horri baatzako lana eitterakun-da, etaratzerakun-de, jasotzerakun-de, ipintzerakun-de, hortan, baiñe nik gure etxien hori gutxi ezautu'et. Baitta batzuek hola belarra ebaitzerakuen-da ere beitzen dioe horri. Nik horri ez nion inportantziaik haundirik, gure etxien etzioen behiñ e eman horri.
-Eta gero gaitzen kontra zeozer jartzen zenduen?
-Oiñ aiñe kontu etzan ordun izeten. Gaitzen kontra ba izurratzen bazan ba izurrau; baiña gaitzen kontra oiñ aiña... Gorrientzako eta mamarruentzako ta oin beste kontu nere denboran etzan izen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia