Azkoitia (Gipuzkoa)

Errotak

Errotak <p>Errotak non zeuden aipatzen du. Azpeitiko errotan makina zegoenez, irin hobea egiten zuen. Eta horregatik, hara joaten hasi ziren.</p>
Tamaina:

Errotak non zeuden aipatzen du. Azpeitiko errotan makina zegoenez, irin hobea egiten zuen. Eta horregatik, hara joaten hasi ziren.

Transkripzioa

-Errota nun zenduen?
-Errota Monten guk gehien-gehiena juten giñena. Gero geruauen ba (Irantzuin?) e ipiñi zeen. Hara artue ittea juten giñen, garie ittea juten giñen gero zea, Azpeittiko Goiko Errotaa o. Hor earraue itten zala iriñ, makiñia, errotia ez, makiñia zan hor Azpeittiko Goiko Errota hortan. Monten-da lengo errota-harriekin ibiltze'an hori, baiña Azpeitti hortan makiñie, eta horrek iriñ earraua itten zula ta gero hasi giñen horra Azpeittira etortzen astuekin han baserrittiken iriña eamatea. Ta Iranzura juten giñan arto-iriñe earra itten zula taluek itteko ta, artue jateko ta, hortaako ta, Iranzura-re juten giñen artue igotzera, artue errotan pasatzera.
-Azpeitira buelta.
-Bai, buelta dexentia, dexentia bueltia, guretatiken da. Martirittetatik kalera bajau, geo kaletiken Goiko Errotia nik eztakit nun zan e. Ni izenda nao baiñe nik ez nuke esango Azpeitiyen toki haure nun zan e.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia