Elorrio (Bizkaia)

Otea ebakitzen basoan

Otea ebakitzen basoan Artean umea zela, aitarekin basoan otea ebakitzen nola ibili zen kontatzen du. Aitaren jarrera goraipatzen du. Ama plisti-plasta (belarrondoka) ibiltzen ei zen, baina aita ez.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Artean umea zela, aitarekin basoan otea ebakitzen nola ibili zen kontatzen du. Aitaren jarrera goraipatzen du. Ama plisti-plasta (belarrondoka) ibiltzen ei zen, baina aita ez.

Transkripzioa

-Zuk ota-jotia ta ezagutu dozu?
-Jotie ez baiñe ebatie bai. Basuen. Eta aittittek, e, aitte taillerrien ebillen. Eta aittittek "juen in biko dxonau"; holakoxe denporia. "Juen in biko xonau". Bai, zer... [...]. Urte biko ota-bedarra. ["zelan juengo ga?"]. "Ba jueten ezpagaittun etxonau ebaiko, etxonau ebaiko ba", ta. Piper-txorixeruek hartu merixendetan eta bagoiez. Segie zorrozten ez zekixen aittittek, eta aittek segie ekarri ebanien etxera, guk hartu, ze igeteixak eta ibiltten giñen eta. "Egunen baten hainkan bat ebai bixok honek, hainkan bat ebai bixuek honek umiok!". "Hartzen ezpadabe eztabe ikesiko", aittek. Eta juen ga. Nebie be bai, e, Iñaki be bai. Ta juen ga eta ni hasarre, berua euen eta ezin zeikien ebai ta. Etorten da honen amen osaba bat Gasatik. Bakizu nun dauen Gasá? Tio Euxebio. Etorri hadi geurea kridxeda, horrenbeste bihar ezton eingo ta". "Zuk eztozu iñor biheko geldi egoteko", nik. Eske...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia