Txerrikia gatz-kutxan mantentzen zen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-036-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Txerrikia gatza emanda mantentzen zen gatz-kutxan eta txorizoak oliotan jartzen zituzten lapiko batean. Txerrikia lehortzeko piper-hautsa ematen zitzaion.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 22a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: AZK-036/007
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Abere-hiltzea , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa
Transkripzioa
-Txorixoak eta odolkiak eta nun mantentzen zenituzten, txerrikia.
-Txarrikiye gatza emanda mantentzen zan. Eta txorixuek sekatzen zienin oliyotan sartzen zin ordun, oliyotan sartuta mantentzen zien.
-Oliotan nun sartzen zenituzten, kutxaren batean edo ontziren batean?
-Ez, ez, ontzi, lapiko haundi, portzelanazko haundi bat izeten zan, eta han sartzen zien txorixuek eta, saiheskiyek eta solomue´re bai.
-Eta gatza emanda esan dezu?
-Urdaie eta urdaizpikue eta hoiek gatza eman.
-Haiek kutxan baten?
-Bai, kutxen; gazi-kutxie esaten zikon.
-Eta gero behin gatza...
-Gatza hartzen zebenien uretan pixkat gezatzen eukitzen giñuzen eta gero piper-gorri hautsekin ein geiñe eta sekatzen ipiñi. Sekatzen egoten zien.
-Piper-hautsa ematen zeniotenean, zertarako izaten zen, sekatzeko edo denbora gehiagoan mantentzeko edo?
-Ohitturia edo nik eztakit pa ze izeten zan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!