Frantziatik bota egin zituzten: Kataluniara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-028-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ez zieten utzi Frantzian geratzen. Lizundutako ogi koskorrak. Jatekoa: garbantzuak, babarrunak. San Juan de las Abadesas herrian urtebete, komentu batean, Bartzelona inguruan. Taldekideekin ondo moldatu ziren.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko uztailaren 14a
- Iraupena: 0:02:12
- Erref: AND-028/015
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra
Transkripzioa
- Ta gero, han gelditu giñan Frantzin ta “de Francia nos mandaron”. Bialdu ziguen beste… ez dakit zenbat buelta inda, hiru egunian han ibilita itsasuan, a San Juan de las Abadesas. Da… Bartzelonan.
- Ta Frantzin ez zenuten…
- Ez, ta gero…
- … han gelditzeko modurik euki?
- Ez. Ez ziguen uzten han. Ta gero dena beiratzen ziguen “a ver si teníamos sarna, a ver si teníamos…” denatikan beiratzen zuen Frantzin, e! Eta ogi koxkorrak ekarri zittuen lizunduta-ta emateko. Porke leheno ogiya beti lizunduta gelditzen zan pixkat umedadiakin ta hola. Oain ez da gelditzen, baiño.
- Ze jaten zenuen bide guzi hortan? Hoi´re… Bide hortan ze jaten zenuen?
- Hola, zeozer, por ejenplo, ematen ziguena, pues, igual txorixuak “o cosas así”. Hola. Ta, sin enbargo, ya… ya gelditzen giñanian tokian, ordun ya ondo; garbantzuk ziala ta babarrunak ziala ta… ordun bai. Ta gero, San Juan de las Abadesas-en urtebete in gendun; monjan konbentu batian egon giñan.
- Jende asko ziñaten elkarrekin muitzen ziñatenak?
- Bai, bai. Pasaikuak, Tolosakuak, Lasartekuak… Andoainguak´e bagenittun bi o hiru famili.
- Ezaunak?
- Ezaunak, Andoaiñen [bizitzen zianak]. Kortezubin egon nitzanian lo itten nun Andoaingo neskazahar batekin. “Neskazaharra” esaten giñon denak; oain ez deu esaten, oain decimos “soltera”, baiño leheno “neskazaharra” . Eta harekin lo itten nun. Eta nere amak-eta beste kuartuan. Oseake, oso ondo. Ondo. Moldatu giñan oso ondo.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!