Aulesti (Bizkaia)

Aita errepublikazalea

Aita errepublikazalea Juanitaren aita eta osaba errepublikazaleak ziren. Auzoan nazionalistak, errepublikazalean eta monarkizaleak zeuden. Beraien aita-eta ez ziren elizara sartzen, ez zuten ezertan sinisten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AUL-010-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Juanitaren aita eta osaba errepublikazaleak ziren. Auzoan nazionalistak, errepublikazalean eta monarkizaleak zeuden. Beraien aita-eta ez ziren elizara sartzen, ez zuten ezertan sinisten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Semea: Gero aittitte ez zan izengo ba republikanue? derrigor izen biher!
- Bai, gure aitte, gure aitte eta nire aitten anaidxie errepublikanuk zin.
- Semea: Alejandran aitte.
- Aitte. Ta gure han kofradidxan beste batzuk, oin e PNVkuk esaten dxakena ordun e.
- Semea: nazionalistak.
- Nazionalistak ta frankistak.
- Semea: Frankistak be bai?
- Bueno frankistak barik beste izen bat esaten dxaken ordun, beste izen bat.
- Semea: Monarkikuk izengo zin.
- Monarkikuk hori. Monarkikuk, monarkikuk, nazionalistak eta republikanuk. Ta gure aitte ta tio Jose Miguel errepublikanuk, ta elizarakuk bez, ze elizi ordun ba elizi zan inportantie, ta Bitorio ta ni dxoaten giñen, nire nebi ta ni dxoaten giñen billurtute harek nire beste lagunek eta gure edadekuk-eta, harek aittak eukezan ba nazionalistak errezetan ebenak ta monarkikuk beste batzuk, harek ederuauek-eta, danok pobrik, baiña, harek ederuau gu baiño. Ta nire nebi ta ni ba gu ba sufrimentun. Honek gure aittok, harek ez zeben siñisten ez inpernuaz ta ez zeruaz, ta horrek bestiok beti errezaridxuk hamabost misteridxokuk-eta errezetan ta gu lotsatute ba, gu ba. Harek anaixak eurek alkar ondo hartzen eben, barre zerak zien, lagunek, anaidxek lagunek.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia