Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Politika giroa Aretxabaletan

Politika giroa Aretxabaletan <p>Sozialista, errepublikazaleak Aretxabaletan. Kanpotik etorritako jende gehiena, errepublikazalea. <em>Centro Republicano</em>a non egon zen. CNT sindikatua. Politika giroa Aretxabaletan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-018-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sozialista, errepublikazaleak Aretxabaletan. Kanpotik etorritako jende gehiena, errepublikazalea. Centro Republicanoa non egon zen. CNT sindikatua. Politika giroa Aretxabaletan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hemen sozialistak edo republikanuak-eta?
- Bai, republikanuak [...]. Hemen kanpoko jentia gehixena republikanua zan, bai. Hemen etorri zan jente asko etorri zan lanera, eta hareik kanpotarrak gehixenak republikanuak zian. Republikanuak hementxe euken zentrua, hementxe eleiza aurrekaldian, zea aurrekaldian, hor dau joyería-edo, lehen euen joierixa bat hemen, ba hortxe, lelengo pisuan "Centro Republicano". Eta hor beherao, puxkat beherao, "Sindicato de la CNT".
- Sozialistek-eta bazeken lokalik edo...?
- Sozialistak ez, baiña republikanuak bai, republikanuak hor juntetan zian.
- Eta karlistek lokalik edo?
- Ez, ez euken lokalik. Ez naz akordetan lokalik hola, e. Baiño behin akordetan naz zerbait euki euela hementxe, hor karnizerixa bat dau hor, Etxabena, hortxen goixan zerbait egon zala bai. Baiña bestela lokalik ez euken.
- Eta euren artian-eta pikerik-eta egoten zan, ez dakit, politika kontuan-eta orduan gerra aurretik?
- Ez, ez, ez.
- "O sea que" nahiko trankilla zan.
- Hemen sekula, e…[…]
- Orduan gerora konplikau zan gauzia?
- Bai, gero bai. Baiña gerra aurrian ez euen holako gauza haundirik, ez.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia