Aulesti (Bizkaia)

Aulestiko lehen ibilgailuak

Aulestiko lehen ibilgailuak <p>Lehenengo autoa herrian taxi bat izan zen. Juanita Angizek kamioiak zituen garraiorako. Okinak ere bazuen. Zaldi-gurdiak ere ezagutu zituen, gehienbat karga eramateko erabiltzen zuten. Autobusari "korreoa" deitzen zieten, Lekeitiotik Bilbora arte joaten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehenengo autoa herrian taxi bat izan zen. Juanita Angizek kamioiak zituen garraiorako. Okinak ere bazuen. Zaldi-gurdiak ere ezagutu zituen, gehienbat karga eramateko erabiltzen zuten. Autobusari "korreoa" deitzen zieten, Lekeitiotik Bilbora arte joaten zen.

Transkripzioa

-Kotxik be gitxi euezan.
-Lehenengo kotxea herrixan, zeiñek ekarri zeban?
-Bueno, lehenengo kotxie, taxize euken Ubillak. Hantxe zan. Ta gero honek, Juanita Angizek eta kamioie eukezan, transporterako ta bai, Astudiko zerak be bai. Lehenengo kaballoko karrue ta gero kotxie be euki eban e! Ta panaderuk be bai. Baiña kotxe gitxi.
-Ta zaldi karroak, kaballuekin ta?
-Zaldi karrue bai, eduki eban.
-Hori be ezautu zenduan orduan hemen?
-Bai, Astudiko gizonak bai.
-Baiña zer eruaten zan kargia edo jentia eruateko be bai?
-Han nik jenteik, neu sekulo ez nintzen jun ta, baiña nik pentsetan dot gauzi saltzeko edo nonor erun be eingo eban. Ezautu ein neban e!
-Ta autobusik eta?
-Autobuse bai, korriu esaten geuntsen. Ha zan, goixin juten zan zazpiretan ta illuntzin ez dait ba bederatziretan edo etorten zan. Bai, ha beti ezautu neban e! Hari lehen korriu esaten geuntsen. Harek kartak erun ta ekarri eitten zittun ta.
-Korreoa?
-Korriu, bai.
-Ta nora joaten zan? Hemendik edo nundik nora pasatzen zan?
-Bai, Bilbora artin bai.
-A, Bilbora arte?
-Bai. Lekittotik etorten zan.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia