Aulesti (Bizkaia)

Umetako olgetak

Umetako olgetak <p>Umetako jokoak aipatzen ditu: tresna biozka, potoka, txorromorroka, kartaka, aponga, intxaurrak zuloan sartzen, katxorratara, kubike... Behin maistrak zigortu egiten zuten txorromorroka aritzearren, antza mutilen jolasa zelako. Aipatutako jolas batzuk zelan ziren azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AUL-003-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetako jokoak aipatzen ditu: tresna biozka, potoka, txorromorroka, kartaka, aponga, intxaurrak zuloan sartzen, katxorratara, kubike... Behin maistrak zigortu egiten zuten txorromorroka aritzearren, antza mutilen jolasa zelako. Aipatutako jolas batzuk zelan ziren azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta lehen esan dozu umetan jolasian ta, pote-poteka edo, “tres navios” ta.
- Hombre, “tres navios” ta pañelu bota ta, ahaztu be eindde daukedaz. Txorromorroka be eitten gendun, baiña maistrik kastigau ein gaittun baten be txorromorroka topau gaittula. Ta beste baten kartakin jokun ta belauniko eskuk zabalik. Txorromorroka be mutillen juegue dala esan euskun. Bai. Kastigaute eskuk zabalik belauniko egon biher izen gendun e! Bai.
- Orduan neskak eta mutillak jolas desberdiñak eitxen zenduezen?
- Bai. Harek behintzet kastgau ein gaittun. Txorromorroka ez dala neskan zera ta. Bai, baiña. Aponga be bai, bueno zenbat juego. Apon bat eta nire aiztik esaten eusten amesetan be haixe eitten dotela. Aponga. Hainbeste juego irabazten nittun e! Bota kañeki ta. Bai, “zulo”, “lepo”, “culito” ta “Carnito”. Buelta emon ta gero zera. Gero intxaurrekin zera, zulun sartzen be bai.
-Bai, kanikekin moduan intxaurrekin.
-Bai, zulue ein ta hantxe sartu ta beste bat honako illadie ipini ta katxorra edo esaten dxakon han txikidxe. Ha txikidxe bota ezkero dan danak zeutzako. Bai, juego asko.
-Katxorra ze zan?
-Katxorra izeten zan intxaur txikitxu bat ta bestik illadi igul dozena bat ta han bat euen leku, ha botaten bazendun, intxaur guztidxek zeutzako. Oin hamen illaran dauena bat ataraten bazendun, bat. Baiña ha atara ezkero dan-danak zeutzako.
-Katxorra atara ezkero.
-Juego asko. Bai, ahaztu be eindde deukedaz baiña.
-Eta hori, han Zuberon auzuan edo hemen herrixan jolasten ziñazien.
-Hamen errekreun, Zubero auzun be bai, han nausidxek guri begire egoten zirin. Han be zera kubike barretz lantzin leku baten sabaidxetan ezkutaute. Oingo aldin olgeta asko eitten gendun. Besterik be ez geunken e!

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia