Ubide (Bizkaia)

Tranbia aterik gabe

Tranbia aterik gabe <p>Tranbiak beti zapaltzen omen zuen bidaiariren bat. Berogailurik ez zuen tranbiak, eta ateen ordez kateak zituen. Gaur egun oso gutxitan ixten ditu etxeko ateak, baina garai batean pentsatu ere ez zen egiten hortaz.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-047 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Tranbiak beti zapaltzen omen zuen bidaiariren bat. Berogailurik ez zuen tranbiak, eta ateen ordez kateak zituen. Gaur egun oso gutxitan ixten ditu etxeko ateak, baina garai batean pentsatu ere ez zen egiten hortaz.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduen esan dozu jentie zapaldu be bai, berton harrapau izen dabe?
- Bai, bai, bai. Bai, noizik behiñien hageitik o haretik zapaldu bai. Harek zapaldu ezkero, harek zapaldu ezkero, harek burdiñak? Harek burdiñak zapaldu ezkero. Ta han ez zan egoten ez kalefakziñorik ta ez berorik ta ez hotzik. Dana harek aurrien holango han aurrien ez zaukien aterik be, katea bat eukite auen holantxin, holan katie, ta katiek eukite auezen aurrien. Han ez auen eukiten aterik be. Ta katie sartute zan holantxe akordetan naz, katea lodi bet, beste alderdixen sartzen zan holantxi ta yasta. Harek ez auen eukiten aterik be han
- Freskue.
- Bai, ez zan eongo berotasun haundirik! Han ez zan eongo berotasun haundirik.
- Ta etxiek, etxiek eukite eben giltzak-eta?
- Ba hemen nik oantxe be ez doaz itxiten atiek. Hemen ibilten die batzuk atiek itxite, baiña ni joate banaz ba haren batea giltzie hemen behien itxiten dot goikue, goikue. Baiña hemekue dana dau zabalik, ba itxiten doaz aldiko baten baia zabalik eoten die.
- Ta lehen, antziñen zelan zarratzen zenduen, edo zelan zabaltzen zenduezan atiek, ze eukitzen zenduen?
- Ba giltza haundi bat
- Giltza haundi bat?
- Bai. Ta pentsau bez itxiteik. Gure amenien-ta be atie itxi? Ez dakit zetako be! Aitu dozu? Pentsau bez! Ez zan egoten ostuteko ezebe, baia bueno. Etorte zien aldiko jitanon bat, ta eote zan giltzie, baia. Ba oin be hemen ibilten die batzuk atiek itxite, han Bibianan etxe inguruen be, harek karterak ta danak, atiek ta itxite daukiez e? Ta joten dozu atie ta goitik begituten dotsue lehenengo.
- Lapurretaatik?
- Lapurrek dabizela ta bai. Nik gabien eukiten dot bildurre hemen? Eukiten dot bildurre nik be gabien.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia