Patata bila joateko abenturak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-018-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
17-18 urte zituela, fabrikan zebilen lanean. Larunbaterako plana egin zuten lankide batek eta berak, patata bila joateko Nafarroara. Harako bidean, guardia zibilekin topo egin, eta ez zieten oztoporik jarri aurrera jarraitzeko; bueltakoan, beste guardia zibil batzuk zeuden bidean, eta esperientzia ez zen hain goxoa eta xamurra izan. Orduko abenturak kontatzen ditu.
- Auzoa: San Martin
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2011(e)ko abuztuaren 11a
- Iraupena: 0:07:30
- Erref: ATA-018/011
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Lanbideak » Polizia
Transkripzioa
-Beste behin fabrikan ein deu plana. Gerogo,e, ia ordun eukiko nittun nik, ba hamazazpi bat urte, hemezortzi, ia fabrikan nebillen. Ta, ba, hala ein deu Lazkaoko bat eta biok plana, zapatu baten. Ta, klaro, garai hartan mezea entzun beharra zeon ta goizen aurrena Beasaiña, Porteria, bostak eta hogeiko mezea entzutea. Zea, fabrikan relebon jun behar zuenak lanea ta, hola mezea ematen zon. Don Pedro Jimeno zan mezea ematen zona. Meza hue entzun ta bizikletan beheti gora. Ta aillau gea Etxarriko kruzeko zubia, “[Zaapiko] zubia” esaten diou guk. Ta han, ba, guardia zibillek. Ta esan diu etxeako patatea ekartzea goatzela, garbi. Ta guardia zibillek jatorrak ematen zuen, ez dakit, “sí”, bai, bai, “Sí, sí, nosotros también somos hijos de obreros y pero delante de nosotros pasar de ahí, del río, o sea que, del otro lado del río”. Hartan, patatea erosi deu ez dakit, Torrano, Unanue eo nun zan, han behintzet, Arbizuti aurrea. Ta bagatoz etxea ta beste bi agrega zitzaiun: bat, Bitorreneko Miel zana. Akordatzen al zea, Zumarragan hil zana. E?
-Bai, bai.
-Bai, ta geo beste bat, Iturralden bizi zana, naparra, Daniel. Ta, hala, lauok bagatoz, ta Lizarragabengon zan paso nibela, karreteran, oin karreteren gaiñetik dao jarrita, baiño ordun zan karreteran. Paso nibela itxita zeon; trena, Altsatutik Panplonaa jun behar zona pasau arte, hala, itxoin diu. Ta etorri da, ba, Lizarrustin mezea eman ta apaize entregatzea zihona, kabo primera Etxarrikoa. Hue geldittu zaiu: “Alto, seguirme a mí”. Hala, isil-isilik gu bean atzetik. Ta Miel hoi pixka-pixkat aurreatu ein zan, zea, Bitorreneko hoi. Gaztea zan ta pixka-pixat aurreatu ein zan. Eta esan zion: “Oye chaval, vete despacio que si no tengo una pistolita que canta muy bien”, holaxe. Isil-isilik, gu serio. Aillau gea guardia zibillen puesto hortaa eta hor, ba, beak papel bat ein zon, utzi zien parejei ta hartu nere bizikletea —kuadrillan zaharrena nerea eongo zan, seguronea—, han jarri ta Etxarria jun zan bea ta guri bizikletak eta patatak kendu ta hogei kilometron oiñez bialdu giñuzten. Etxea! Hogei kilometro e, dare [Zaapiko] zubitik honea, ta oiñez. Hala, esan ziun parejek: “No hay derecho para esto —beak alde ein zonen—. Debiais de ir a Pamplona”. Hartan, biden hitz ein gendun, “Beno, hi jun hai Panplonaa” neekati. Nik osoba bat neuken ordun Panplonan, sakramentinoa. Ta, hala, “Egune pagauko diau danon arten”, ta Lazkaoko horrek esan zin: “Nik fabrikako nausiri esango zoat, enkargatui, ze pasau dan”. Hartan, jun nintzen ba etxetik beste bizikleta bat hartu ta Etxarria bizikletan. Ta han trena hartu ta Panplonaa, Iruñaa. Ta hala jetsi han ta “Oin, konbentue nola billau behar diat nik, konbentu santu hoi?” Hasi nintzen ta galdezka ta bat eta beste ta billau non noizpait. Ta osoba zeatu non ta osobak esan zin: “Lasai”. Segittun fiskalia jun giñen eta fiskalin: “No hay nada que hacer, eso está así y …”, hola. Ta gero jun giñen “a la capitanía de la guardía civil”. Ta, klaro, han hue sotanekin zeolako errezibittu zuen ta ni kanpon. Hala, han´e kontestazio iguala. Hartan, osobak esan zin: “Beno, beno, lasai, lasai, oain bazkaldu eingo diau”. Ta bazkaldu gendun, ni bialdu nittun trenen ta ni Etxarria etorri, Etxarrin hartu bizikletea eta beiz´e etxea. Ta hala, harrek zer ein zon? Hurrengo egunen gobernadoreaana jun. Ta gobernadorei danak “ipi-apa” esan, osea ke, ze famili genden, nola etxeako patatea ekartzea jun giñen, eta dana. Ta sobra´re gobernadorea pixkan bat kupittu ein zan. Ta gobernadorek: “No, no, a esos hay que devolverles la bicicleta, la patata y todo”. Hartan, ba, “aber egie dan ba”, ta zapatu hartako aiuntamentua papela etorrita bizikletea jasotzea juteko Etxarriko kuartelea. Hala —zapatun lan eitten zan—, goizen zapatun lan ein deu ta bokadillon bat jan Beasaiñen ta trena hartu ta Altsasua. Altsasun, aillau gea, ta hurruna konbinazioik ez zeola Etxarriako. Beiz´e oiñez. Altsasutik Etxarria jun giñen. Ta jun gea kuartel santu hortaa ta bizikleta zeatu diu, ta nere bizikletea aurreko gurpilla hausita. Esan nion: “Oiga, esa bicicleta no he dejao yo así, eh” ta hortan, jarri zan bea “firmes” ta esan ziun: “Mira, si no recogéis hoy estas bicicletas os vais a dar cuenta en toda vuestra vida de mí”, esan ziun holaxe. Ta Miel horrek, Miel zana horrek, Bitorreneko horrek esan zin: “Felix, har zak bizikletea”. “Baiño bizikletea hartuta zer ein behar diat, berriz´e oiñez jun, hemendi Atauna?”, nik. Eta “Hik har zak bizikletea”. Bueno. Hartu non. Eta kamiñoa ataa giñen —baztarren zan koartela—, ataa giñen karreteraa, Estellati zetorren karreteraa, ta, “Eseri hai hemen tubon, bizikletan tubon”. Eseri nitzen ta nere bizikletea hartu non holaxe, bizkarren, ta beste eskukin manibelai heldu nion, esku batekin nere bizikletei eusten ta halaxe etorri giñen etxearte. Ibillirea, pentsau zazu. Hori nola ahaztuko zazu, ba? Ta behintzet, hala. Ta gero, ba, hartan genden, bizikletea ekarri ziun behintzet eta… Nik hurrungo egunen Beasaiñea eaman non, soldeau zien gurpilla ta beiz´e ba hartan. Ta ia lau-bost urte pasau ziela, patata horin dirue nola etortzen dan aiuntamentua. Bai jauna. Gu ezkontzeko gendela, ez dakit lau-bost hillabete falta ziela, patata horin dirua etorri zan Ataungo udaletxea Ataungona eta Lazkaoa besteena. Ixtori hoi hola da.
Egilea(k): Alejandro Pulido
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!