Ataun (Gipuzkoa)

Nafarroara patata bila

Nafarroara patata bila <p>Gerra bukatutakoan, gosea etorri zen. Nafarroara joan behar izaten zuten patata bila; Felix behin hara joaten zen gizon batekin joan zen, eta 40 kilo patata ekarri zituen lehenengo bidaian. Bigarren bidaian, abentura handiak pasa zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-018-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra bukatutakoan, gosea etorri zen. Nafarroara joan behar izaten zuten patata bila; Felix behin hara joaten zen gizon batekin joan zen, eta 40 kilo patata ekarri zituen lehenengo bidaian. Bigarren bidaian, abentura handiak pasa zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Oin, ba, “el año cuarenta, cuarenta y uno” ta hori zien goseak, gerra ondorenen. Ta klaro, Espillan ba, hamaika lagun zeren etxen ta patatea falta. Ta nik hamabi urte. Ta gue etxen, hemen aldamenen juten zan, ba, tipo bat, ba patatetaa. Barranka (Sakana) guzin ez zeon patataik, jun behar zan Lezaunaiño patata eske, ia Estellaaiño, ia Estella, ba, honeago baiño hamabost kilometro o ez dakit zenbat daren. Ta hue, harrek eitten zon, ba eguneko beaje bat ekarri handik, berrota hamar kilo. Han pesetan erosi ta Villafrancan, oin Ordizi esaten zaio, baiña Villafrancan hirun saldu. Ta nik etxen: “Ni horrekin jungo naiz”, ta “Nola jungo haiz, ba?, Oindi umea ta, nola, nola ekarri behar dek hik?”. Behintzet goiz baten alde ein non zakuk hartuta aitte difuntun bizikleta zaharren. Ta illuntzeako etorri giñen, ta nik berrogei kilo patata ta harrek berrogeita hamar. Hue etxeko poza! “[Ene, umea, hoik ekarri [dittuk] behintzet” eta hala. Oin, bigarren beajea gero —haik gastau zien— ta bigarrren beajea historikoa izan zan. Ba, bagoatz beheti gora, ta Lizarragako aldapea. Ez dakit zu ibilli zean hor, e, zea, hoi da ba, bi malda igo behar die, Lizarrusti ta geo Lizarraga hautza juteko. Ta Lizarragan, herrin toka zitzaiun kamion zahar bat. Ta Villafrancakoak […], ta, klaro, haek nik baiño malizi gehio zeuken, ni umea arten praka motzakin, ta haek heldu zien kamion horri bi aldetatik ta “oin nik ze ein behar diat?”. Ta nere erion kamion hoi harrapau non, ta heldu nion holaxe kartolatik, honi helduko banio bezela, ta ba, hala, ia goora arte. Goran ein zon, ba, kotxek gutxigo baiño kamionak eitten do hola kanbiatzeko garaien golpe bat zean ta aurreko erruedan… beak atzeko alden zeaman errueda repuestokoa, harrek jo zin kubiertan ta ni ipurtzuloz gora. Bi belaunek odola dariola jarri nittun ta “tira millas”. Aurrea.
Ta aurrea. Ta ,hala, igo giñen tunel hortaa gero jesteko garaien ba.. jetsi ta ia… bai, pixkat aurrexeago dao, zan, Benta Sunbeltz, baserri bat, ba, behiek ude edateko askea ta danak-eta, han belaunek garbittu ta Lezauna. Hala jun giñen ta hasi gea: “¿tiene patata?” —erderaz, han ez zon euskeraz iñork hitz eitten—, ta tokau da “bikatxen” ate jotzea, bikario etxen. Ulertu didazu, entenittu didazu, ezta? Ta ba, ataa zaiu bikarioa. Ta bikariok ni hala ikusi nittunen bi belaunek urrauta, ba, sobra´re errukittu ein zan o kupittu ein zan o, ta ba, esan zion… esan ziun: “Tranquilos, ya os encontraré yo la patata,” ta neskamei esan zion: “Prepárales a estos un plato de cocido de patata” [hiruori]. Hala, ba, neskamek eman ziun platerkada bana patata ogikin ta bikariok patata billau ziun ta nei holako ogi bat eman zin, mutil koskorra belaunak hala ikusi nittulako ta etxea. Ta inporta zian nei belaunak urrauta egonagatik patatea ta ogie etxea ekarri nittun ta danok gustoa, etxe guzin! Ta, hala, gastau zan hoi´e.
-Baiño hoi ez al zan estraperloa?
-Ez. Ba estraperloa… Estraperloa izaten zan han erosi ta hemen saldu. Hue da estraperloa.
-Han erosi ta hemen jan, hori ez.
-Ez. Etxeako zakarrenak ez.

Egilea(k): Alejandro Pulido

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia