Urnieta (Gipuzkoa)

"Infernuak ere hartuko ez zuen astoa, ostikalaria eta koskaria"

"Infernuak ere hartuko ez zuen astoa, ostikalaria eta koskaria" Hasieran ia esnea bakarrik eramaten zuten Donostiara saltzera, baina gero patata eta beste gauza batzuk ere bai. Astoaz zera dio: "asto bat bagenun inpernuak ere hartuko ez zuena, ostikalaria eta koskaria". Gaiztoa benetan. Behin anaiak segaz buruan jo eta lurrera bota zuen. Istorio barregarria.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-026-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hasieran ia esnea bakarrik eramaten zuten Donostiara saltzera, baina gero patata eta beste gauza batzuk ere bai. Astoaz zera dio: "asto bat bagenun inpernuak ere hartuko ez zuena, ostikalaria eta koskaria". Gaiztoa benetan. Behin anaiak segaz buruan jo eta lurrera bota zuen. Istorio barregarria.

Transkripzioa

-Zer egiten zenuten, esnia?
-Esnia. Aurrenian esnia bakarra. Baiño geo baserriya atera zan saltzea ta dirurik ez ta komerik zian han. Patata eiñen hasi giñen. Esniak eramanda, e. Esnia beti galazi zuen arte. Geo autobusa juten zanian janaya ittea astua ta karruakin, anaiya ai zan lekua, anai gaztena nee aurrekua. Harea. Asto bat bagenun inpernuak hartuko ez zuna. Ostikalaiya ta koskalaiya. Goatzen naiz.
-Gaxtua.
-Gaxtua! Egun batian anaiyak, jana itten ai giñan eta besaka alpapa botia zakan, e, baiño han ere ez zan konforma.... Aittu zan eta txist! eta martxa. Segakin kanka! Kirten zea, atzeko, nola jartzen da txabeta ta. Harekin eman ziyon nunbait punto txarrian burun eta seko lurrea. Belaxe ostera altxa ta ostikoka. Ondo ziok.
-Ez zan ordun makala.
-Ez, ez. Baiño hua seko botatzia. Nunbait punto txarrian edo. Haren letxiakin!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia