Ataun (Gipuzkoa)

Gerratik ihesi, eta gerra aurrera

Gerratik ihesi, eta gerra aurrera <p>Frontera joan behar zuten bi lagunek ihes egin zuten; kobazulo batean egoten ziren, eta haiei ilea moztera joateagatik, arrisku handia hartzen zuen Felixen lagun batek. Elgetan eta Arraten egon zen fronte gogorra; gerora, Gernika eta Durango aldera mugitu zen frontea. Gerra amaitutakoan, aita hil zitzaien.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-018-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Frontera joan behar zuten bi lagunek ihes egin zuten; kobazulo batean egoten ziren, eta haiei ilea moztera joateagatik, arrisku handia hartzen zuen Felixen lagun batek. Elgetan eta Arraten egon zen fronte gogorra; gerora, Gernika eta Durango aldera mugitu zen frontea. Gerra amaitutakoan, aita hil zitzaien.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hemen gero soldauskaa jun behar frentea-ta, ba izan zien bi desertor, osea ke izkutau zienak eta jun ez zienak. Ta, klaro, nei urdun kontau ziin lehen esan [dizudan] historia hoi, nazionalista horrek kontau ziiñen, urdun esan ziin ze arriskue eamaten zon beak ba desertor horriri illea moztea juten zala, zea, kueba hori-taa. Bi hillabeten behin edo, hiru hillabeten behin edo illea moztea juten zala. Ta ze konpromisotan juten zan garai hartan. Zegatio garai hartan garai serioa zan, ez zan bromaik. “El año treinta y siete, treinta y ocho” harik eta gerra rematau arte ta ez zan bromaik. Ta hala pasau zien historia horiek danak. Aurrenen; gero esaten due aurreneko frentea Elgetan izan zala, hemen Elgetan izan zan frente goorra, ta geo Arraten, Eibarren. Geo ia Bizkaia aldea, ia Gernika ta Durango, ta hor, hor, hor. Hor enfrentamento haundik izan zien eozein mouz'e. Baiño gu, aizu, ba esan deana, ba. Ta gero gerrea bukau zan “el año treinta y nueven” ta aitte hil zitzaiun eta hemen bizi gea. Eta hori kontau dizut.

Egilea(k): Alejandro Pulido

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia