Arrasatera esnea oinez eramaten zuten; amak sorkian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-069-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Astoa izan aurretik eskuan eramaten zuen esnea Arrasatera. Etxetik Arrasaterako bidea zein zen azaltzen du. Amak buru gainean eramaten zuen sorkian. Berak ez zuen ikasi sorkia erabiltzen.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko ekainaren 16a
- Iraupena: 0:01:12
- Erref: ARR-069/010
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
- Ardirik?
- Ez, ez, astue, gero noizbaitten astue. Bestela danak buruen edo eskuen Mondrauera. Akordetan naz Maitenetik behera, Maitena badakitzu nun zan?
- E…
- Udalara bidien.
- Bai.
- Maitena eta handik behera euen harrizko bidie, handik urteten euen Kanpazarko bidera.
- Bai, bai, bai.
- Mari Kurtzena edo… Eta betik marmittak erun biher ta betik harrixe joten, tau! tau! bestien. Zenbat karga eruango auen, ba, hamabost urteko umiek?
- Bai, bai. Ta oindiok ez eukein astoik, e?
- E?
- Astoik ez eukein oindiok, e?
- Ez, ez, artien ez euen astoik, astoik be. Ta amak eruten eben buruen, amak berak erun biher euenien, sorkixe esaten gutsen.
- Sorkixa?
- Sorkixe, holako erredondo bat.
- Bai, buru gaiñien ibilttekua.
- Buruen [ibiltten], ha ipintten eben eta eskuek, eskuek poltsikuen [iguel] ibiltten zittuen edo tokilla barruen edo nunbaitten.
- Ba bai, ia ikasitta euen.
- Ikisitte, hoixe.
- Ta zuk ez zeben ikasi sorkixoi ipintten?
- Ez, sorkixen ez. Ene… ezebez, ikesi ezebez edo ez dakit nik. Bizimoduek beraxek erakutsi gau. Nezesidadiek erakusten dittu makiña bat gauza ta…
- Eta zuk zer, gerra denporan ama galdu zebenien…
Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!