Gregori Markaide Pildain
Arrasate (Gipuzkoa) (1921)
Biografia
Uribarri auzoko Olanbarri baserrian (gaur galduta) jaio zen 1921ean. Aita Olanbarrikoa bertakoa zuen eta ama Udala auzoko Erregena baserrikoa. Sei anai-arreba ziren, bera gazteena. Aita baserri-arotza zen. Gerran ama tiroz hil zuten baserriko atean. Eskolan oso denbora gutxi ibili zen. Arrasateko Arbolapetako "Gantxegixena" tabernan (Bar Canuto) egon zen neskame. Goizetik etxeko lanak egiten zituen, horrela arratsaldean eskolara joan ahal izateko. Geroago Eibarren, Arrateko San Martin baserrian, egon zen neskame urtebetez, 1000 errealen truke. BedoƱa auzoko Artia baserrira ezkondu zen, Pio Garairekin, eta lau seme izan zituzten. Bere amarekin hasi zen "plaza-andra" lanak eta arteak ikasten eta 73 urtean dihardu baserriko gaiak Arrasateko plazan saltzen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARR-069 | 2009 | Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate. | Kepa Elortza | ||
ARR-118 | Arrasate Press | Jesus Mari Garai - Estepan Plazaola |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute