Txerriak irarekin erreta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-047-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Idiak ere bazeuden Artetan, etxerako lanak egiteko. Txerriak lehengo erara erretzen ditu oraindik Milagrosek, irarekin sua eginda. Gaztainadi zaharra berritzen hasiak dira. Urte osorako gaztainak gordetzen ditu izozkailuan. Lehengo gaztaina oskolean ondo gordetzen zen, baina orain hondatu egiten da. Lehenago gaztaina eta salda izaten zen eguneroko afaria.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko otsailaren 13a
- Iraupena: 0:03:28
- Erref: ARR-047/007
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Baserria » Baserriko lanak » Abere-hiltzea
Transkripzioa
-Iririk izaten zeben?
-Bai, lehen irixak be bai.
-Karretero lanetan ibili da inor ala etxerako lanetarako bakarrik?
-Etxeko lanetarako bakarrik, e.
-Idia ekarri eta...
-Bai, idia ekarri eta etxek lanak. Egurre ekarri, suegurre ta idie ta soloko danak. Orduan ez euen makinarixaik. Eta dana irixekin itten zan.
-Oingo basuetan ez dago bape idarik, baiña garai hartan piñurik etzan egongo.
-Oin be idie bai, Nik txarri-denporarako idie abaitta ekarten dot txarrixe erreteko. Lehengo antiguara itten dot nik, e!
-Bai? Eztozu sopletiakin eitten?
-Ez, ez, ez. Gurien idiaz. Nik txarri denporarako irie ekarrikot.
-Baiña oiñ momentuan hemengo basuetan burdikara bat ida egiteko...
-Bai, gurien bai. Bai, bai, bai. Piñuixetan be gurien oindio idiek asko urteten dau. Eztoula ebaten, txarrixentzako bakarrik.
-Txarrixa orduan ida usaiñaz.
-Ida usaiñaz, bai. Guk beti eittendou, e. Jentiek sopletiaz itten dau (...). Guk txarri-denporie, txarrixe beti idiaz.
-Sendorkara bat nahikua, ezta?
-Bai. Guk txarrrixan zera eitten dou idiaz. Jentiak sopletiaz, baiñe nik sopletiaz eztakit zelakua izengo dan gero. Guk ez.
-Idia egon ezkero...
-Bai, guk idiaz eitten dou, e.
-Baiña zuk piñuz jositta daren baso honek, lehen garai baten etzan piñurik egongo.
-Lehen ez.
-Lehen zer? Basua-ta gaztaiñia ta...
-Basua ta gaztaiñia ta hori. Ondio nik gaztañuixa be badauket, e. Ondio.
-Lehengo zaharrak?
-Bai, eta barrixek ifintteko asmuekin dabitz, hor bi ero hiru ifinitta daukie ta. Gero gaztaiña denporan gaztaiñek batu eta konjelaute eukitteittut, urte guztien aguentetan dau konjelaute.
-Koskol barik, ezta?
-Koskol barik, bera alie konjelau.
-Beste garai baten koskol da guzti gordeko zittuen neguan jateko.
-Bai. Neguen jateko. Baiñe koxkolien hondatu eitten dia. Lehen ez, baiña oiñ nik eztakit ze pasetan dan, jenero dana koxkolien batu, eukiñ eta hillabete baiño lehen dana, gaztaiña danak hondatute.
-Hori gaitz barri horregaittik izango da?
-Eztakit nik zeaittik dan. Eta oiñ eitten da koxkolik barik konjeladorian sartu ta ia ezta. Han badakigu ondo dauela. Han ondo dauela.
-Lehen be gaztaiñia asko batuko zan, ezta?
-Lehen be asko. Eta oin be bai, oin be nik aurten be danak eztittut batu, gure dauenak fuen da batu han geratu zien.
-Baiña oin kapritxoz, lehen jateko, ezta?
-Bai. Oin be jateko, nik eztot saltzeko, oin be jateko.
-Bai, baiña esan gura dot lehen neguko jatordu prinzipalena...
-Gaztaiña, gaztaiñia. Afaitteko gaztaiñia.
-Saldia ta gaztaiñia.
-Gaztaiñia. Lehenau ez euen besteik, e. Oiñ (eiozu) saldie ta gaztaiñak, etxetik kanpora urten biheko zauke. Etxetik kanpora.
-Gaurko afaixe hau da: berakasaldia ta gaztaiñak.
-Gaztaiñak.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!