Azpeitia (Gipuzkoa)

Baserriko jaki goxoak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-008-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Orduan dena baserrian egiten zen; ogia, adibidez. Ogia nola egiten zuten azaltzen du. Artoa ere egiten zuten, baita sagar erreak ere. Gustuko zituen orduko otorduak.

Transkripzioa

- Gaiñontzien iual-iual. Basarri asuntun, berriz, ba, dana etxin iten zan ordun ta! Labesube konparaziyo batea. Aste guztiko ogiye etxien. Gu bezela bestek e! Ta labesube ingo bazan, egur iherra perparaute euki. Ta geo, labie piztu ta... hortako lelengo ogiye prepara ber. Masie in da emakumie ja-ta eskuk... ez dakit nola jarduten zeben. Lagamiye (legami) bezperakotiken, bezpera illuntzien beratzen ipiñi, hurrengo goizien hure bitu-bitu-bitu ein ta lagami (legami) horrekin ogiye nahastu... Ta geo mutil koskor bat o beti izeten zan... ta opille esaten zitzeko, txiki-txiki batzuk ein in [zituban] ehundoko dibujukin. Hure izeten zan ogiye zapaltzeatik. Ogiye zapaltzie da hankak garbi-garbi ein udetan ta beheye ikutu be eskuetan hartu ta ipiñi... zeien ogiye iten zan aska hortan ta hantxe segi “zipi-zapa, zipi-zapa, zipi-zapa” ogi hori harro-harro in arte. Ta gero propiñie hure iten zunei. Gero, hartaka artue’re iten zan. Ta artue iten zan masien ein ta ogiye baiño ordu erdi bat lentxo o... labin sartu. Harek denbora gehitxo ber izeten zun ba! Labin sartu. Ta geo ogiyek itten zien sasoien errege-sagarra izeten zan asko hemen. Oin gutxi dao baiño. Errege-sagarra tarterie o hortako zea haundi bat bete-bete inda ipiñi ta hure sartu labien. Hayek izeten zein gauze gozuk. Ez pentsau oingo ekonomikan hola erretzeieniken ta e! Sagarrak gozuek! Ta gero iten zan sagar hoyek... ba, puxkat jaten zan ta lagatzen zein labin bertan ta... ondorengo egunetan jun ta hartu ta jan. Hartu ta jan hotz-hotza, baiño bai gozue labesue!

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia