Arbizu (Nafarroa)

Txerria hil

Txerria hil <p>Txerria hiltzen zenekoaz hitz egiten du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txerria hiltzen zenekoaz hitz egiten du.

Transkripzioa

-Ta gero txerrik hiltzen zubenin da…
- Eh?
- Letxonak biltzen zittubenin, orduben festa izaten zen, ezta? Fiesta…
- Festa, bueno….., guri, ama zen, nere ama zen Goiko hargiñeana eta anaia zakan han ezkondute zeon da ta anaia hura ere ekarri beharko zuben Santu Guztiten eta txerriye hiltzekuen… Geo festa itten zen txerriya hiltzekuen.
- Puska ematen zen gero parientiei.
- Gero tripotak partittu, lehengusiei o illebei o senidiei, tripota bere gibel puxkakin partitzen zen.
- Eta urtiakin zenbat txerri…
- Itxe bakoitzien?
- …hiltzen ziren? bai, bat edo bi?
-E.. gehien hiltzen zuenak bi. Bi, bai. Batekuek asko.
- Batekuek?
- Bai, batekuek asko, baiño bi ere bai.
- Gero pernillek eta… gatzetan.
- Gatzetan, eta… ba ongi kontserbatzen zien. Jendiek e tokiya badakizu orduben almazen o, oain almazen esaten dieu, baiño orduen txoxak eta izaten zien, eta han zeon ez ongarri ta ez ezer ere ez, humedadeik ez… Eta ez dakit zenbat egunetik buelta ematen zakiyon urdeiei. Urdeie gatzien jartzen zittunien, ta gero ez dakit zenbat eguneta buelta ematen zakiyon, bai.

Egilea(k): Maria Arrozpide (Hernani BHI) , Enara Villena (Hernani BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia