Arrasate (Gipuzkoa)

Etxezarreta baserriko panteoia noiz egin zen

Etxezarreta baserriko panteoia noiz egin zen <p>Etxezarreta baserriko jauntxoa bergararra zen izatez. Arrebak bere buruaz beste egin zuen Parisen izan eta handik itzultzean. Bere buruaz beste egin zuenik ezin zenez lurperatu hilerrian, arreba 15 egunean etxean eduki zuen brontzezko kutxan eta gero etxeko lurra bedeinkatu ostean panteoia egin zion. Panteoia egiteko Elgoibartik lau gurdikada zementu ekarri omen zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-039-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxezarreta baserriko jauntxoa bergararra zen izatez. Arrebak bere buruaz beste egin zuen Parisen izan eta handik itzultzean. Bere buruaz beste egin zuenik ezin zenez lurperatu hilerrian, arreba 15 egunean etxean eduki zuen brontzezko kutxan eta gero etxeko lurra bedeinkatu ostean panteoia egin zion. Panteoia egiteko Elgoibartik lau gurdikada zementu ekarri omen zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bera hemengua zan?
-Bergarakue. Eta hor euken txaleta. […]. Landariek euken holakotxiek. Sagarran letxe dauko terreno guztiek gauza espezialakin. Eta bere jardiña ta zera. Es más, arrebie juan zan Parisera egun baten eta itxurie ein euen biharreztanen gauzatxoren bat eta etxera etorri ta suizidau ein zan. Tiro bi emun utsen bere buruari. Eta orduan gure izen auen, Bergan euken panteoie, eta Bergako panteoien, eta orduen suizidaurik ezin leikien sartu zerien, eta orduen ze pasau zan? Euki euen hamabost egun pasauen etxien arrebie, hildde, kaja zerien sartuta, brontzezko kajan. Bai, eta euki jonen etxien. Eta konsegidu euen bere etxien bereinkatu lurre eta bere etxien sartzia. Ein panteoie ta. Gure etxien aittak esaten jon, ze papel eukiko euen harek kajan barruen, ha kajia ez zala busti bihar. Eta Elgoibartik berak ein zittuela lau biaje zimentue ekarten, Elgoibartik, idixekin. Ein jonen. Eta gero ein jonen gaiñien...
-Porlana ekartzen zer egiteko, panteoia?
-Panteoie. Eta zela erreka onduan dauen, urek urteten jonan eta ez zonan biher umedaderik. Eta benga semento eta “benga semento para que no salga agua”. Eta gero ha ein jonen eta sartu jonen han. Baiñe zeriagaz ekarri jonen, burdixaz leran. Eske zan bronzezko… Eta hori oindion hor jan!
-Panteoia?
-Bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia