Neskek eta mutilek jolas desberdinak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-017-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Arrasateko haur kantak eta jolasak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao - Irati Pagoaga
- Data: 2005(e)ko maiatzaren 13a
- Iraupena: 0:02:00
- Erref: ARR-017/027
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- E: Eta gero zan beste gauza bat, mutillak eukien joku batzuk eta neskak beste batzuk. Zeatikan mutillak txapaka, kanikaka… Horrek gauzok neskak ez geuen jolasten hortara.
- Ez. Honbre, izeten baziñen "mari-chico" esaten dana…
- E: Gero, klaro, pelota eta horrek gauzok ya aparte, horrek deportia. Baiña txapak eta kanikak zien… Eta gero, tronpia, klaro.
- Eta "Txorromorro" be bai. "Txorromorro", hori.
- E: Eta tronpia be zan garizumakue.
- Eta tronpia, txapak, kanikak… Horrek nun erosten zian hemen inguruan?
- E: Bueno, ba…
- Edo ein eitten ziran?
- Txapak gaseosako… gaseosie ta horren txapak. Zu, tabernatik tabernara topetan txapak.
- E: Tabak, ba, segun. Hiltzen zanien zera…
- Batzuk gehixao zaukien, beste batzuk gutxiao…
- E: Klaro, tabak, hiltzen zanien arkumia, klaro, bueno, arkumienak izeten zan —eta diez— bigunak eta txarrak. Ta bestie, hori, gogorra zer da? De…
- Adarixana, ez?
- E: Adarixa. Baiña hori ya, jolin, topetie hori izeten zan gatxa. Gatxa. Horrek zien onak. Eta gero kanikak, ba, Txaparronien eta…
- Bai, Txaparro zan denda hori. Oin, esan dozunien, Txaparro, bai.
- E: Txaparronien…
- Zan apurtxo bat dendak danetarik: aldatu eitten zauen nobelak, kromuek… A! Kromuek be bai.
- E: Kromuek.
- Kanikak… Baiña txapak zan kalien topetie. Txapak zien kaleko gehixao.
- E: Gaseosenak eta… Hori txapak. Eta gero eitten zan holan bide bat…
- Klarioiakin eitten zan holan, eta txapia eruen bihar dozun "taka-taka-taka"…
- A! Bidien eruen biher dozun?
- […] klarioiakin… Ta ein biher dozun "taka!" emon ta fan biher zan… Kalkulau ein bihar dozu ondo "tik-tik-tik", holan…
- E: Atzamarrakin, e!
- Ta kanikie, ba, hartzen zan "taka" holan, ta… Udaletxien ondion potxuak hor dao. Holan… Klaro, potxotxuek hor daoz. Ta batzuk [zaozien] onauak, bestiek txarrauak… ta "taka" eitteko. Itxoitten danok hartzeko…
- E: Izeten zien aiuntamentuko arkupietan ta elizpeko…
- Baitta, baitta.
- E: Elizpeko zerien be bai.
- Orduan zuek be bai jolasten zenduen horretan.
- E: ez hainbeste.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!