Arrasate (Gipuzkoa)

Euren garaiko eta gurasoen garaiko jolasak

Euren garaiko eta gurasoen garaiko jolasak Jolas-orduan egiten zituzten jolasak: sokasaltoan; tortoloska... Urte sasoiaren arabera, jolas desberdinak. Pote-poteka; diaboloa; etab. Amaren garaian, diaboloa eta txirikilarekin jolasten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-017-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Jolas-orduan egiten zituzten jolasak: sokasaltoan; tortoloska... Urte sasoiaren arabera, jolas desberdinak. Pote-poteka; diaboloa; etab. Amaren garaian, diaboloa eta txirikilarekin jolasten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta jolasorduan, orduan imajinatzen dot neskak bakarrik ibiliko ziñaziela…
- Bai, neskak neskakin.
- Eta ze jolas izaten zian nesken arteko…?
- E: Hanka-koskoka…
- Hanka-koskoka esaten gauen.
- E: segun ze garaia zan.
- Karo, depende. Kanpuen ein leikezun…
- E: Oin ez naz akordetan ondo. Garizuman soka-saltoka.
- Bai, igual hori, ni ez naz akordetan.
- E: Eta tortoloseka be bai udan. Eta bestela…
- Sokie…
- E: Soka-saltoka. Baiñe hori zan garizuman, soka-saltoka. Ez naz gogoratzen ondo, baiña euezen epokak. Segun ze epoketan ha jokua zan. Eta izenak horrek. Gero, ba, muñekak ziela edo hau ziela… horrek gauzok. Baiña soka-saltoka eta…
- Pelotie be asko.
- E: bai, baiñe…
- Oin ikusten diez umiek orman kontra [pelotiekin] ikusten dotenien, gu be bai holan. Bota ta pasan ta…
- E: Eta gero, bueno, kaleko jolasak izeten zien "a tentes", "tape-tapes", "pote-potes"… horrek gauzok. Baiñe soka-saltoka eta tortolosak urte guztien, baiña soka-saltoka izeten zan, ez dakit zegaitik, garizuman.
- Diabolua be bai.
- E: Bai, diabolua be bai.
- Baiña diabolua nere aman denporetan be bai. Nik nere amari entzunda. Gure ama —ez dakit zure ama, nik nere ama— diabolua eta txirikillak. Txirikilla entzunda eukiko dozue… Txirikilla ta diabolua, nere aman denporakua. Eta bueno. Eta gero ya gu tortolosak, sokia, hanka-koskos…
- E: Bai, nere ama arbixak zerketan. Basarrixan jolas…
- Eingo zeben zeozetxo…
- E: Bai, bai, zeozer bai, baiña…
- Orduan, txirikillia esan dozu amari entzunda, ez?
- Bai, txirikillak.
- Eta "txikola" edo?
- A! ez dakit, igual gauza bera izango da…
- Txirikilliak bi makilla dakaz eta batari esaten zetsen "txirikillia" eta bestiari "txikola".
- A! Hori da. Eske zuk txirikillia eitten dozu, holan ipintzen dozun holan… Nik Beleneri entzunda, e! Ta gero holan beste bat, ta ipintzen dozun holan ta emoten dozun beste […] "taka!", eta eitten zauen salto. Hori zan. Igual herri bakutxetan esango dotsie "txikola", beste batzuk… Hamen "txirikillas"… Igual deformauta egongo da, e!
- Bai, eske justu Ana Marik esan zestan, ta orduan ez dakit…
- A! Igual Aramaixon be bai. Bai, bai, hori askotan. Onbre, normalien zuk, lehengo… eitten dozun jolas, ba, basarrixen —bueno, kaletarrak igual diferente, baiña basarrixen—, ba, egurrakin, erramakin… zuk daukozun gauzakin. Harrixakin, holan zan jokue.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia