Arrasate (Gipuzkoa)

Tortolosetan nola jolasten zuten

Tortolosetan nola jolasten zuten <p>"Tortoliske", tortolosetan nola egiten zuten. Harri loredunak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-005-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

"Tortoliske", tortolosetan nola egiten zuten. Harri loredunak.

Transkripzioa

- Tortoliske be bai. Tortolisek dittun billotsen ha belauneko junkurie. Ta haregaz gora botaka be bai eta puntuen be bai. Ta harri loradunekin be bai.
- Zerekin?
- Harri loradunek. Hik zer dien be ez dakin harri loradunek! Fratelen edo tazaren baten zatixek, badakin adornua eukitten dabena? Ba, haik, hola, horma kontra bota ta hormien hurrengo bota dabenak, hurren daukenak, gora bota eta hartzen jittun loradunek. Eta, ba, hik danien galdu badon, hire harri loradunek neuretako.
- Eta gero, gora botaterakuen, ze esaten zauien?
- Ezebez, esan ezebez. Tortolisekin bai. Tortolisekin gora botaka, lau aldetara. Kanikie edo pelotie edo… Pelotie be etxien harixekin einddekue edo. Eta, orduen, botatzen zonan, esate baterako, cara-cruz eta alde bixetara. Ta ha bota ta ha hartu. Eta bat ez badauken heuk hartu bihar donan moduan, ha pelotie bota ta beste eskuaz ha pelotia hartu orduko buelta emon. Ta, ba, ez zonan beste jokorik egoten!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia