Matias Sagasta Elorza
Arrasate (Gipuzkoa) (1920)
Biografia
Musakola auzoko Mojategi baserrian jaio zen, zortzi anai-arreben artean seigarrena, bere aitaren bigarren emaztearena. Aita bertakoa zen, eta ama berriz Aramaioko Gantza auzokoa. Eskolan auzoan bertan hasi zen sei urterekin. Gero kalean jarraitu zuen hamalau urtera arte, Ferixa Leku ondoko eskolan, Zarugaldekoan eta Abadetxekoan bukatuz. Eskolak euskaraz jaso zituen. Eskolok bukatu eta pinu sartzeari ekin zion lanbide bezala. Hiru urtez basomutil jardun ondoren, “Arzamendi, Berecibar y Cía.” sarrraila lantegian hasi zen eta bertatik jubilatu zen. “Quinta del Biberón” barruan joan zen gerrara. Gasteizen egon zen gerrak iraun zuen artean, agintari militar baten laguntzaile lanetan. Afrikan bukatu zuen soldaduska, ia sei urtekoa izan zena. Auzo bereko Osiñalde baserriko Faustina Aranarekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba dituzte. Matiasen lagun Pablo Barrena ere egon zen elkarrizketan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARR-175 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute