Arrasate (Gipuzkoa)

Pinua sartzen

Pinua sartzen 14 urterekin eskola bukatu, eta pinua sartzen hasi zen aita eta beste gizon batekin. Bergarako kondearen lurretan ibili ziren pinua sartzen. Matiasen eginkizuna izaten zen pinu landarea ipintzea. Gerra denboran itsas pinuak bota egin zituzten. Gero etorri zen intsignis pinua.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-175-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
14 urterekin eskola bukatu, eta pinua sartzen hasi zen aita eta beste gizon batekin. Bergarako kondearen lurretan ibili ziren pinua sartzen. Matiasen eginkizuna izaten zen pinu landarea ipintzea. Gerra denboran itsas pinuak bota egin zituzten. Gero etorri zen intsignis pinua.

Transkripzioa

-Bueno, eta eskolok akabau zienien, etxian geratu ziñan, edo?
-Bai, fabrikan, edo zerien, bai etxien geratu nitzen. Ibili nitzen lelengo ba, hamalau urtekin, hor e Bergako batek, hamen ze gauken terrenuek asko basuek aukien…
-Gernikakuak?
-Bergakuek.
-A, Bergarakuak.
-Bergakuek, Bergakuek. Bergarako kondienak edo ez dakit zer zan. Hamen basuek auken. Ta Ugako baserriko ha, Gregorio, hango gizona aitte ta nire aitta lagunak zien ta zerekue ibiltten zan e, Ugakuori e, horren piñuek sartzen. Ta gure aittekin tratu bat eitten auen eta aitte ta bixek ibiltten zien. Egon nintzen mutikue, hamalau urteaz edo…
-(Laguna) Nun aukien piñuek horreik?
-Hau e, hamentxe, Maxuen gaiñien. Ta gero Saburdi azpixen be bai, zer haundixe aukien. Kondienak. Bergarako kondienak edo izeten zien.
-(Laguna) “Conde de Villafranca“ ez zan? “Conde de Villafranca“. Holakoren bat.
-Bai, bai, bai. Eta zeu be basuen ibili ziñan orduan?
-Bai, aitte ta ha beste Ugakue, zuluek eitten, ta gero sartzen, ta ni ibillten nitzen ba landarie botaten, illeretan, geroko.
-(Laguna) Piñuak zien?
-Piñu landaria ifintten.
-(Laguna) Orduen, hemen? Bai, e?
-Bai, bai.
-Joño! Piñuek zaharrak die hamen, e!
-Bueno, gerra denporan e, gerra denporan beste hori, piñu klase hori, horrek izen “maritimo“ ta insignisek, gerra denporan hareik bota ein zittuen. Basuak. Orduen bota, gerra denporan. Orduen ha auen, ta gero etorri zan hau insignis hau piñu klasie, hau hobie zala ta haik bestiek desapareziru ein zien. Maritimuek.
-(Lagunak) Haik insignis, insignisak ez zien…
-Haik maritimuek ia…
-A, lehendik maritimua euen?
-Bai.
-Eta gero sartu zan insignisa?
-Bai.
-Insignisak azkarrau urten zain, ezta?
-Bai, ixe ixe doble…hogei urte gutxienien diferentzia. Ta gero eliminau zan hori ta akabo.
-Ta zueik [alaizerua] ta alerzia ta honeik ez zittuein sartzen?
-Ez, ez, hamen ez zan sartzen hori.
-Dana insignisa?
-Bai, bai.
-Abetorik be ez?
-Gutxi, gutxi. Horreik, horreik sartzen zien horra… Aramaixo aldera zeretara ta gero sartu zien, baiña hamen ez. Hamen hauxe, ontxe dauen klasie.
-(Laguna) Insignisa.
-Insignisa.
-Oseake hamalau urtekin orduen piñu sartzen…

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia