Arrasate (Gipuzkoa)

Gari-jotzeko makina, soziedadean erosia

Gari-jotzeko makina, soziedadean erosia <p>Matias mutikoa zela auzoko sei baserriren artean sozio erosi zuten gari-jotzeko makina, "matxakia". Etxezarretan egoten zen makina.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-175-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Matias mutikoa zela auzoko sei baserriren artean sozio erosi zuten gari-jotzeko makina, "matxakia". Etxezarretan egoten zen makina.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zure garaixan, zu gaztia ziñanian, garixa jo eta zela itten zan?
-Niri akordau orduko, gurien ez zan jo ta ez zan ein. Ni akordau orduko hameko baserrittarrek, soziuek xei edo zien, ta makiñie hartu auen. Ta ni akordau orduko, mutiko txikiña nitzela.
-Makiña, matxakia?
-Bai. Hamen lau baserri. Hamen Axeriko hamen auena, eta Kataide, Garratze, Zabaleta [bixek] eta Mojategi. Hartu auen makiñia. Ta egoten zan ha makiñie Etxezarreta, han behien, Etxezarretan. Egoten zan ha makiñia.
-A, osea, Madrileñuen… Madrileñue, edo hori nungue zan Etxezarretako hori?
-Ha Etxezarreta, hango jefie hil zana, ha famosue?
-Bai.
-Bai. Ha, diputaue edo izendakue zan ha.
-Haren etxian egon zan makiñia?
-Gero haren etxien auen. Berak ez e. Gero auen ba etxie zainketako, baserrixe ta basue zainketako beste bat. Satur, Murua. Murua auen.
-Hori Satur hori ze etxetakua zan?
-Hori betarra zan, ez dakit ze herrikue izengo zan.
-(Laguna) Andria zan Ugakua.
-Ugakua andria. Ta bera betarra zan, ez dakit ze herrittakua izengo zan. Satur. Betarra zan ha. Ta hak eitten auen hori.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia