Joxe Zulueta Uribe
Arrasate (Gipuzkoa) (1921)
Biografia
Gaur egun Nafarroa etorbidea izenarekin ezagutzen den “Calle Estación”en jaio zen. Aita Arrasate kalekoa zen eta ama Zaldibar auzoko Ale baserrikoa. Herriko eskola publikoan hasi eta Abadetxeko ikastolan jarraitu zuen ikasten. Hamaika urterekin Bergarako “Escuela Elemental de Trabajo”n hasi zen, baina gerrak eskolara joatea eten zuen. Militarrek Zerrajera lantegia militarizatu zuten gerra jaurtigaiak ekoizteko, eta bertan hasi zen lanean Joxe. Lantegia zibil erara itzuli zenean, Zerrajerako “Escuela de Aprendices”en Industri Maisutza ikasi zuen. Zerrajeran bertan tailerburu lanetan jardun zuen jubilatu zen arte. Gerran lau urteko anaia eta lehengusina bat galdu zituen, kalean erori zen bonba baten ondorioz. Etxetik ihes egin eta amaren jaiotetxean babestu ziren, gerra-tokia herritik urrundu zen arte. Arrixan (Arriaran) baserriko Elbira Berriotxoarekin ezkondu zen eta seme-alaba bi izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARR-177 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute